• Bisita gidatua
  • Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Eman izena bisita gidatuan eta Ibaiko bizitza: adierazle biologikoak jarduera osagarrira joateko aukera izango duzu. Ibaiko uretan aurkitzen ditugun makro-ornogabeak eta bizitza uraren kalitatearen adierazleak dira. Ibaiko uraren lagin bat hartuko dugu, lupak erabilita bertan dauden makro-ornogabeak behatzeko, fitxen laguntzarekin laginean dauden adierazle biologikoak aztertzeko eta Ultzama ibaiko urak, Atarrabiako Pilategiaren paretik igarotzen denean, duen kalitatea zehazteko.

    __

    Bisita egiteko ordutegia: 11:30 | 12:45 | 18:00h.

    Bisita gidatuaren iraupena: 30 min.
    Jarduera osagarriaren iraupena: 30 min.

    Leku-kopurua mugatuta dago: 10 lagun. 

    *Ez ahaztu segurtasun-distantzia utzi behar dela pertsonen artean, maskara erabili behar dela eta, beharrezkoa denean, gel hidroalkoholikoa eman behar dela. 
    COVID-19arena izan daitekeen sintomarik baduzu, PCR baten emaitza baten zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez joan jarduerara.

    COVID-19aren kontrako protokoloa dela-eta, izen-emate bakoitzean bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonala idatzi behar da.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia

    Historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

    3 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Iraila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Iraila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Iraila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Iraila