#IMetxean

X
  • Hitzaldia/Tailerra
  • Asmatzaileak irudiztatzen

    Asmatzaileak aurkitzen erakusketaren egile Sandra Uveren eskutik, etxeko txikientzako online tailer batean parte hartu ahal izango duzue, eta bertan akuarela eta tinta erabiltzen ikasiko dute. Erakusketako asmatzaileetako baten erretratua egingo dugu, eta bien bitartean artistak emakume horien bizitzak eta asmakizunak azalduko dizkigu. Beraz, aukera ezin hobea izango da zientzia ikasteko eta sortzeko!

    Hauek baino ez dituzte beharko:
    · Arkatza eta ezabagoma.
    · Akuarela-papera, kartoi mehea edo folio arruntak.
    · Akuarelak edo arkatz/errotuladore akuarelagarriak; baina etxean daukagun edozein material erabil dezakegu: argizariak, crayonak, koloretako arkatzak, errotuladoreak, tenperak…

    Gomendatutako adina: 6 eta 12 urte artean.

    Erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaitugu, prestatu dugun BIDEO honetan.

    ———
    Tailerra egin aurreko orduetan, online plataforman sartzeko lotura jasoko duzu SMS eta posta elektronikoaren bidez.

    ———
    Izena emateko epea larunbatean 20:00etan amaituko da.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Haurrak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    2 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak