• Erakusketa
  • ASMATZAILEAK AURKITZEN

    Asmatzaileak aurkitzen erakusketaz gozatzeko aukera izango duzu Sandra Uve artistak berak kontatutako bideo honetan:

    PLAY BIDEOA

    Asmatzaileak Aurkitzen erakusketa Superemakumeak, Superasmatzaileak heziketa- eta sormen-proiektuaren laburpena da. Proiektu horren helburua, hain zuzen, emakume zientzialari klasiko eta garaikideen lana ezagutaraztea da, egin zituzten asmakizunekin beren bizitza aldatu eta gure munduan iraultza ekarri baitzuten.

    4.000tik gora daude katalogatuta, eta hautaketa hau prestatu dugu, nabarmenenak hartuta. Emakume horiek ideia bat izan zuten, eta, errealitate bihurtzeko, beren oinarrizko eskubideen alde borrokatu ziren: politikoak (adierazteko eskubidea), sozialak (prestakuntza akademikoa izateko eskubidea) eta zibilak (asmakizuna patentatzeko eskubidea). Aurretik inork ez zuen lortu, baina beraiek izan nahi zutena bihurtu ziren: asmatzaileak, zientzialariak eta sortzaileak.

    Akuarelaz egindako erretratuak daude erakusketan, eta haiekin batera superasmatzailearen biografia labur bat eta bere asmakizuna irudikatzen duen irudi bat daude. Paraleloki, asmatze-patenteen marrazki originalak dituzten panel batzuk diseinatu dira, eta haietan asmatzaile hauen eta historiako beste batzuen asmakizun askoz ere gehiago aurkituko dituzue. Ongi etorri emakumeen asmamenaren mundura!

    Sandra Uve da erakusketa honen eta Superemakumeak, Superasmatzaileak proiektuaren egilea. Ilustratzaile eta idazle aritzen da, eta hezitzailea da tailer eta mintzaldietan heziketa-zentroetan, eskola eta institutuetan, unibertsitateetan, enpresetan eta zientzia-erakundeetan. Zenbait eleberri grafiko eta liburu irudidun egin ditu.

    Erakusketa hau Bartzelonako Cosmo Caixan, Zaragozako Caixa Forumen eta ehun liburutegitan baino gehiagotan egin da.

    Sandra Uveri buruz gehiago jakin nahi baduzu, bere webgunean sartzera gonbidatzen zaitugu: www.sandrauve.com

    Gainera, apirilaren 5ean, igandea, 11:00etan, egingo den tailer birtualean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Eman izena HEMEN

    • 2020/02/15tik 2020/04/26ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan
      Mendillorriko Ur-biltegiak ordutegian
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    6 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Ibilbidea 16 margolanetan eta mugarria ezarri zuten 4 emakume artistarengan.

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Apirila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanIgandea 5 de Apirila
    Erakusketa

    Ongi etorri emakumeen asmamenaren mundura!

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Apirila
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 5 de Apirila