#IMetxean

X
  • Erakusketa
  • ASMATZAILEAK AURKITZEN

    Asmatzaileak aurkitzen erakusketaz gozatzeko aukera izango duzu Sandra Uve artistak berak kontatutako bideo honetan:

    PLAY BIDEOA

    Asmatzaileak Aurkitzen erakusketa Superemakumeak, Superasmatzaileak heziketa- eta sormen-proiektuaren laburpena da. Proiektu horren helburua, hain zuzen, emakume zientzialari klasiko eta garaikideen lana ezagutaraztea da, egin zituzten asmakizunekin beren bizitza aldatu eta gure munduan iraultza ekarri baitzuten.

    4.000tik gora daude katalogatuta, eta hautaketa hau prestatu dugu, nabarmenenak hartuta. Emakume horiek ideia bat izan zuten, eta, errealitate bihurtzeko, beren oinarrizko eskubideen alde borrokatu ziren: politikoak (adierazteko eskubidea), sozialak (prestakuntza akademikoa izateko eskubidea) eta zibilak (asmakizuna patentatzeko eskubidea). Aurretik inork ez zuen lortu, baina beraiek izan nahi zutena bihurtu ziren: asmatzaileak, zientzialariak eta sortzaileak.

    Akuarelaz egindako erretratuak daude erakusketan, eta haiekin batera superasmatzailearen biografia labur bat eta bere asmakizuna irudikatzen duen irudi bat daude. Paraleloki, asmatze-patenteen marrazki originalak dituzten panel batzuk diseinatu dira, eta haietan asmatzaile hauen eta historiako beste batzuen asmakizun askoz ere gehiago aurkituko dituzue. Ongi etorri emakumeen asmamenaren mundura!

    Sandra Uve da erakusketa honen eta Superemakumeak, Superasmatzaileak proiektuaren egilea. Ilustratzaile eta idazle aritzen da, eta hezitzailea da tailer eta mintzaldietan heziketa-zentroetan, eskola eta institutuetan, unibertsitateetan, enpresetan eta zientzia-erakundeetan. Zenbait eleberri grafiko eta liburu irudidun egin ditu.

    Erakusketa hau Bartzelonako Cosmo Caixan, Zaragozako Caixa Forumen eta ehun liburutegitan baino gehiagotan egin da.

    Sandra Uveri buruz gehiago jakin nahi baduzu, bere webgunean sartzera gonbidatzen zaitugu: www.sandrauve.com

    Gainera, apirilaren 5ean, igandea, 11:00etan, egingo den tailer birtualean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Eman izena HEMEN

    • 2020/02/15tik 2020/06/12ra
      ON LINE
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • ON LINE
  • Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Hemen da 2020ko Uraren Jaia!

    Hurrengo eguneanOstirala 5 de Ekaina
    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanAstelehena 8 de Ekaina
    Excursiones
    Hurrengo eguneanOstirala 5 de Ekaina
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOsteguna 25 de Ekaina