(H)argatik pinpilin: arte, emozio eta zientzia amarauna
Erakusketa honetan Askatasuna BHIko ikasleek “Askatasuna. (H)argatik pimpilin: arte, emozio eta zientzia amarauna” proiektuaren barruan sortutako lanak aurkeztuko ditugu.
Gure ikastetxeak harreman estua du Arga ibaiarekin, hurbiltasunagatik beti egon baikara ibaiaren bazterrari begira. Ibaiak badu berezko bizitza, eta bere inguruan dabilen mota guztietako jendea ezagutzeko aukera ematen du. Gizarteak ibaiarekin duen harremanak gizarte horren naturarekiko jarrera zein gizarteko kideen arteko erlazioak islatzen ditu. Gogoeta hori izan zen Askatasuna BHIk abiapuntutzat hartu zuena orain dela bi urte, berrikuntza proiektu hau martxan jartzeko. Proiektuaren barruan ibaiaren ekosistema ikertzeaz gain, artelanak eta testuak sortu ditugu, beti ibaia ardatza izanik.