• Erakusketa
  • (H)argatik pinpilin: arte, emozio eta zientzia amarauna

    Erakusketa honetan Askatasuna BHIko ikasleek “Askatasuna. (H)argatik pimpilin: arte, emozio eta zientzia amarauna” proiektuaren barruan sortutako lanak aurkeztuko ditugu.

    Gure ikastetxeak harreman estua du Arga ibaiarekin, hurbiltasunagatik beti egon baikara ibaiaren bazterrari  begira. Ibaiak badu berezko bizitza, eta bere inguruan dabilen mota guztietako jendea ezagutzeko aukera ematen du. Gizarteak ibaiarekin duen harremanak gizarte horren naturarekiko jarrera zein gizarteko kideen arteko erlazioak islatzen ditu. Gogoeta hori izan zen Askatasuna BHIk abiapuntutzat hartu zuena  orain dela bi urte, berrikuntza proiektu hau martxan jartzeko. Proiektuaren barruan ibaiaren ekosistema ikertzeaz gain, artelanak eta testuak sortu ditugu, beti ibaia ardatza izanik.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa
    Hurrengo eguneanOstirala 22 de Azaroa
    Bisita gidatua
    Hurrengo eguneanLarunbata 23 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa
    Ikuskizuna

    Beste urte batez, zure laguntza behar dugu beirazko 2.530 botila berrerabilita egin behar dugun zuhaitz iraunkorra apaintzen bukatu eta gero pizteko.

    Hurrengo eguneanOsteguna 28 de Azaroa