• Bisita gidatua
  • Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Animalien habiak identifikatzeko tailerra

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Zatoz eta parte har ezazu Artetako Iturburuko bisita gidatuan eta disfruta ezazu gure jarduera osagarriaz, animalien habiak identifikatzeko tailerra!

    Animalia askok ugaltzeko eta ondorengoak zaintzeko gehien erabiltzen dituzten egituretako bat dira habiak, babesteko erabiltzen dituzte (lo egin, atseden hartu…), baina… badakizu habiak ez dituztela bakarrik hegaztiek egiten? Ugaztunek, intsektuek, narrastiek… ere habiak erabiltzen dituzte babesleku moduan.

    Non begiratu behar da babesleku edo habia horiek ikusteko? Anima zaitez gu bisitatzera eta nola egin jakiteko pistaren bat emango dizugu. 

     

    * Apirilak 15, maiatzak 13 eta ekainak 10 egunetan, 11:30etako txandetan, irisgarritasuna errazten dituzten bisita gidatuak egingo dira, hezitzaile batek zuzendurikoak. Txanda hauek egiten diren bitartean eza da jarduera osagarririk egingo.

    * Maiatzaren 7 eta 14 egunetan ez da 11:30-etako bisita gidatua egingo. 

    __

    Bisita egiteko ordutegiak: 11:30 | 12:45 

    Iraupena: 60 min

    __

     

    • 2023/03/25tik 2023/07/02ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan
      11:30 | 12:45 | 18:00
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • 31172 Ultzurrun

    Eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira.

    1 Actividad
    2 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea… Urrezko 3 arauen jaia beste urte batez itzuliko da Mendillorrira. Etxekoekin eta lagunekin gozatzeko eguna izango da, eta, horrez gain, hondakinak murrizten eta berrerabiltzen ikasiko duzu, modu ekologiko eta iraunkorrean.

    Hurrengo eguneanIgandea 28 de Mai
    Ekitaldia

    Etorri Mendillorriko ur-biltegietara eta murgildu jolas-parke batean, 2023ko Uraren Jaia ospatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 4 de Ekaina