Eguna naturan igaro nahi duzu Artetako iturburuko animaliak eta landareak ezagutzen? Adituekin eskuz esku aritu nahi duzu eta aurkitzen ditugun espezie guztien errolda egin?
Etorri Artetara hurrengo larunbatan, maiatxaren 25an, eta gozatu esperientzia ezin hobeaz, adin guztietako hartzaileentzako txango bakan eta berezia eginez.
Txango polit hau antolatu dugu eta, gainera, iturburuaren inguruetan bizi diren espezieen errolda egiteko balioko digu.
Irteera 09:00etan izango da, Iruñeko autobusen geltokitik barnealdetik (nasa nagusia). Autobusa erabili nahi baduzu (doan), eman izena azpiko botoian.
Edo, nahiago baduzu, zuzenean iturburuan geldituko gara, 09:40an (ez da beharrezkoa izena ematea).
Han, adituen taldeen artean, zeinekin bat egingo duzun erabaki ahal izango duzu: hegaztiak, landareak, intsektuak eta arrainak
Eta, gogoz gelditzen bazara edo nahi baduzu, arratsaldean egingo den irteerara joan zaitezke, gaueko tximeleten eta saguzaren errolda egingo baitute.
ESKATU ZURE BUS PLAZA
Izena emateko epea bukatu da
Adin guztietako hartzaileak
Gaztelania
Doakoa
Inskripzioarekin
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.