JARDUERAREN ORDUTEGIA ALDATZEA BALDINTZA KLIMATOLOGIKOAK DIRELA ETA.
Biologo baten laguntzarekin, ezagutu paseo hau Areatzeko meandroan, Nafarroako lehen CO2 hustulekuan. Paseoan zehar, hustuleku baten eginkizuna zein den azalduko digute eta ingurumenera egiten diren karbono-isurpenei buruz gehiago jakingo dugu, eta bai Iruñerriko Mankomunitateak aztarna hori konpentsatzeko egiten duen lanari buruz ere.
Halaber, inguruko faunari buruz gehiago ikasiko dugu, adibidez, bisoi europarraz, eta bai duela gutxi IMk kokatu duen intsektuentzako hotelaz ere. Gainera, badira bisitatzea merezi duten beste toki batzuk, adibidez, urmaela.