• Erakusketa
  • Arborem

    Zuhaitzek oxigenoa sortzen dute, airea arazten dute, babeslekua dira animalientzat, lurzoruaren tenperatura gutxitzen dute eta CO2gasa xurgatzeko iturri nagusietako bat dira. Beren lana ia oharkabean joaten da, baina beren presentziak mesede egiten digu forma ugaritan. Horrenbestez, garrantzitsua da haien presentzia aldarrikatu eta sustatzea.

    Iruñerriko Mankomunitateak ‘Arborem’ aurkeztu nahi du, Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkartearekin batera antolatutako erakusketa eta Jorge Martínez Huelves naturalistaren lana jasotzen duena. Martínez Huelves ingurumenaren arloko erakusketa ugariren egilea da. ‘Arborem’ erakusketak izaki bizidun horien konplexutasuna ezagutzeko bidea emango digu. 

    ‘Árboles viejos, árboles llenos de vida’ izenburuarekin elkarte horrek lagatako argazkiek eratuta dago erakusketa, Jorgek sortutako taulekin eta maketekin batera. Azken horietan, hain zuzen, zuhaitzen fisonomia, eginkizunak eta beste ezaugarri batzuk erakusten dira. Eta hori guztia laguntzeko, kalitate handiko eta publiko guztientzako interes handiko dibulgazio-informazioa dago.

    _____

    Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    7 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak