Hermano Río
  • Erakusketa
  • Anaia Ibaia

    Bisita ezazu ibaiari beste ertzetik begiratzen erakutsiko dizun erakusketa hau.  

    Ikasi nola den izaki biziduna sortzen denetik beste ibai batekin elkartu edo itsasora iristen den arte. 

    Ulertu, era interaktiboan, natura eta giza faktoreek paisaia eratzean zer-nolako eragina duten. 

    Eta ezagutu ibaiaren baliabideak nola aprobetxatu izan diren historian zehar.

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Bisita gidatua

    Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Bisita gidatua

    Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Bisita gidatua

    Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.