• Hitzaldia/Tailerra
  • Ametsak irudiztatzeko tailerra- Mapamundistas 2019

    Edozein adinetako pertsonentzat da tailer hau, barne hartuta lagunduta dauden neska-mutikoak. Inspirazio-iturria ametsetan aurkitzen duten marrazkigileen lanak ikusi eta ezagutuko ditugu, eta gogoan ditugun ametsak idatzi eta marraztuko ditugu. Gainera, denon artean, Atarrabiako mapa oniriko bat sortuko dugu. 

    Tailerrean egiten diren lanak Pilategian jarriko den Atarrabiako ametsakerakusketa kolektiboan erakutsiko dira. Hain zuzen, irailaren 14a eta urriaren 27a artean egongo dira ikusgai, MAPAMUNDISTAS 2019 / Ispilua proiektuaren esparruan.  

    Roger Omar (Mazatlán, Mexiko, 1974) marrazkigilea, idazlea eta erakusketen komisarioa da. 2002az geroztik, Frantziako, Espainiako, Alemaniako, Mexikoko, Brasilgo eta Kubako 90 ikastetxetara baino gehiagotara bidaiatu du, beren ametsak eguneroko batean idaztera gonbidatzeko neska-mutikoak. Material hori guztia baliatuta, milaka amets dituen fitxategi bat sortu du eta bai El monstruo de colores no tiene bocaere, neska-mutikoen (beren ametsak idazten dituzte) eta marrazkigileen (irudiztatu egiten dituzte) arteko tandema. 6 dreamssailaren arduraduna ere bada, eta bertan, izenburu bakoitza amets horiek bildu ziren hiriari eskainita dago. 

    www.elmonstruodecoloresnotieneboca.com

    www.6dreams.tumblr.com/

     

    Karo Achillesen ilustrazioa.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Mai
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Mai
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Mai
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Mai