-
Erakusketa
-
Ekitaldia
-
Beste batzuk
-
Beste batzuk


Amarauna
“Eguna egunekoarentzat; gaua gauekoarentzat”
-
Naturan bere horretan edo ukigabe aurkitutako hamasei armiarma-sare edo amaraun dira Santos Bregañaren ‘Amarauna’erakusketaren ardatz nagusia.
Gaueko ohiturak edukitzeak ez du lagundu gizakion artean duten zalantzazko ospea hobetzen; mesfidantzaz begiratzen diegu betidanik gurekin bizi izan diren izaki hauei. Armiarmek gure imajinario kolektiboa ere sendo konkistatu dute artean eta mitologian; haien sareak arte-sorkuntzaren eta mirari teknikoaren metaforak dira.
Araneus diadematus, Argiope bruennichi, Zygiella xnotata eta beste armiarma-espezie batzuen lanak aurkezten dizkigu sortzaileak, ikaragarri estetikoa eta didaktikoa den erakusketa baten bidez.
Etor zaitez biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko jarduketen proiektuaren barnean sartuta dagoen erakusketa honetaz gozatzera.
__
Santos Bregaña egileak kontatutako erakusketa azaltzen duen bideoaz goza dezakezu.
Gogoratu bisita gidatuan izena eman dezakezula datorren ekainaren 20an erakusketako artistarekin berarekin.
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
- Inskripziogabe