Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Erabilera zibikoa

AHOLKUAK, DENOK PARKEAZ GOZATZEKO AUKERA IZAN DEZAGUN

  1. Parkean oinezkoak eta txirrindulariak ibil daitezke, baina oinezkoek dute lehentasuna. Hori dela-eta, garrantzitsua da bizikletak neurrizko abiaduran ibiltzea (gehienez ere, 10 kilometro orduko), hartara, denon segurtasuna bermatzen baita.

  2. Denok nahi dugu ibai parkea garbi eta baldintza onetan egotea. Horregatik, paseoan bazabiltza edo parkeko tokiren batean egoten bazara, senitartekoekin edo lagunekin, ez bota zaborrak lurrera, zakarrontzi edo edukiontzi batera baizik.

  3. Parkean sua pizteko eta janaria erretzeko dauden guneetako batean sua pizten baduzu, kontu handia izan behar duzu. Itzali ongi txingarrak alde egin aurretik.

  4. Parkean lorategi bihurtutako leku asko daude, bereziki zaintzen direnak. Zaindu eta errespetatu loreak eta landareak, denok izateko horiek gozatzeko aukera.

  5. Txakurrak ere ibil daitezke paseoan, baina lotuta joan behar dute beti. Dena den, badira txakurrak lasai ibiltzeko gune berezi eta itxi batzuk. Eta gogoan izan behar duzu txakurraren kakak bildu behar dituzula, dena garbi-garbi egoteko.