... Atarrabian bat egiten dutenean Ultzama ibaia Arga ibaia baino emaritsuagoa dela?
Izan ere, uztailean, Olabetik igarotzen denean, Ultzama ibaiak 0,64 metro kubo segundoko batez besteko emaria izaten du; eta Arga ibaiak, berriz, Uharten, 0,17 metro kubo segundokoa.
Kontsultatu ibai parkearen inguruko ur emaria neurtzeko estazioetako datu eguneratuak.
... Atarrabiakoei “trapuketari” ere esaten zietela?
Hain zuzen ere, hala esaten zieten jada XIII. mendean “oihalen pilategian” egiten zuten lanarengatik, egun Atarrabiako Pilategia esaten zaion horretan, zehazki.
... Arga ibaian udako eta neguko emarien artean egon daitekeen oszilazioa %1000koa izan daitekeela?
Udako hilabeteetan erregistratzen diren emariak 1,2 metro kubo segundokoak izaten dira, eta neguan, berriz, batez bestekoak 10 metro kubo segundokoak izaten dira.
... 2008az geroztik 61 kaxa-babesleku kokatu direla Ibai Parkean saguzarrentzat?
Ekimen hori abian jarrita, bultzatu nahi da ibai parkea gau-saguzarra bizitzeko toki aproposa izatea. Europaren erdialdeko espeziea da, eta 1980ko hamarkadako grafiosiak izugarrizko kaltea egin zion, gaixotasun horren ondorioz Iruñeko eta eskualdeko zumar zaharrak errotik moztu behar izan baitziren eta hori baita babes hartzeko espezie horretako saguzarrek erabiltzen duten zuhaitz mota.