Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2021/07/23

Kamerak, Parkean bizi diren animaliak ezagutzeko

‘Argazki-tranparen’ teknikak ahalbidetzen du Iruñerriko Ibai Parkeko espezie desberdinak behatu eta aztertzea

Iruñerriko Ibai Parkeko hainbat puntutan kokatuta dauden zenbait behaketa-kamera faunaren irudiak hartzeko bidea ematen ari zaizkio Mankomunitateari 2019az geroztik. Hain zuzen ere, Iruñerriko Ibai Parkean bizi diren animaliak identifikatu eta ezagutzeko xedearekin IMk sustatzen duen eta duela lau urtetik urtero egiten den azterlanaren zati da ekimen hori. 

Ornitolan Servicios Ambientales enpresa arduratzen da Parkeko faunaren ezaugarriak zehazteko lan hori egiteaz. Espezie, espazio eta prozesu ugari identifikatu dira, eta, hartara, datu horiekin, biodibertsitate-gune hauek kontserbatu eta bultzatzea errazten duen kudeaketa-tresna bat dauka erakunde erkidetuak. 

‘Argazki-tranparen’ teknikarako lau kameraren bidez lortzen dira irudiak, instalazio-puntu finko batetik ingurunea zaintzeko bidea ematen baitute. Kamera horien bitartez –espektro infragorria ere hautematen dute–, natura-ingurunearen eguneko eta gaueko grabazioak egin daitezke, eta horrek erraztu egiten du fauna behatzea eta aztertzea. Lortu diren irudien artean, kastore-bikote baten gaueko grabazioa nabarmendu behar da, heldu bat eta kume bat, joan den maiatzean lortua Arga ibaian.

Gainera, argazki-tranparako kamerak erabiltzeak ahalbidetu du lepazuri baten gaueko irudiak lortzea, eta, eguneko ikusmenarekin, koartza batena.

Kamera hauek erabiltzearen azken xedea da Ibai Parkean bizi diren espezie berezien irudien banku bat lortzea. Irudiek osatu egiten dute detekzio-estazioen azterlana, eta ahalbidetzen dute fauna bereziaren presentzia ezagutaraztea, askotan behatzen zaila dena baita egunean zehar ere.

Kastore europarra, espezie babestua

Kastore europarra (Castor fiber), grabazioetako baten protagonista, ur geldietako edo ur-laster moteleko ibaiertzetan bizi den karraskaria da. Ibaiertz horiek landaredi baxuak trinko estalita egoten dira. Kastoreak ezin hobeto egokituta daude bizimodu anfibiora. Beren hortz-hagin sendoek ahalbidetzen diete azkenean botatzea lortzen duten zuhaitz txikien enborrak karraskatzea. Hartara, elikagaia lortzen dute (hostoak eta azala), eta bai beren dikeak eta txabolak eraikitzeko behar dituzten materialak ere. 

Kastore europarrarena da Ibai Parkearen garrantzia, faunaren bide natural gisa, eta bertan sartzen diren herrien konexioa agerian jarri duen espezieetako bat. Gainera, joan den urteko abenduaren 1az geroztik, Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan sartuta dagoen espeziea da. 

Kastoreen 12 eta 14 familia artean

Egindako azken azterlanaren arabera, kastoreen 12 eta 14 familia-talde artean daude banatuta Iruñerriko Ibai Parkean. Zehazki, espezie horren presentzia Iruñea, Barañain, Arazuri, Burlata eta Atarrabia udalerrietan detektatu da. Ez da harritzekoa udako hilabeteetan bera ikustea eta bai bere lanak ere, karraskatze-arrasto moduan edo, muturreko kasu batzuetan, botata dauden zuhaitz moduan neguko hilabeteetan. Izan ere, neguan ekosistemako landare-ekoizpenak ezin ditu ase kastorearen bizi-beharrak eta arrazoi horregatik karraskatzen ditu zuhaitzak eta zuhaixkak, enborren eta adarren azalak jateko. Hori dela-eta, zuhaitz bereziak babesteko neurriak hartzen ditu Mankomunitateak, bereziki hiri-eremuan, eta, hartara, errazteko Ibai Parkea erabiltzen duten espezieen baterako existentzia. Neurri horietako bat zuhaitzen inguruan sareak jartzea da, bai zuhaitza eta bai kastorea bera babesteko helburuarekin.

Ugaztunak detektatzeko estazioak

Puntuak edo guneak (Ibai Parkearen gaineko zubiak) hautatzean oinarrituta dago ugaztunak detektatzeko metodoa, eta sei hilabetean behin berrikusten dira, ugaztunen presentziaren ebidentzien bila: arrastoak, aztarnak, seinaleak… Parkeko 34 kilometroetan hautatzen diren detekzio-estazioetako bakoitzean, 250 metro esploratzen ditu ikerketa-taldeak urari goiti eta beheiti, eta ebidentziak idatziz jasotzen dira eta argazkiak egiten zaizkie. 

2020an, lehen laginketa maiatz eta ekain artean egin zen. Bi ugaztunen presentzia detektatu zen: igaraba arrunta (Lutra lutra) eta kastore europarra (Castor fiber). Bi espezieak nagusi dira presentzian gainerakoen aldean. Azterlana egin bitartean, deigarria izan da erbinudea (Mustela nivalis) behatu izana, orain arte egin diren azterlanetan beste behin baino ez baitzuten detektatu. Era berean, udaberrian egiaztatu ahal izan da, arrastoak ikusita, lepazuria (Martes foina), katajineta (Genetta genetta), etxe-katua (Felis cattus cattus), orkatza (Capreolus capreolus), basurdea (Sus scrofa) eta karraskariak bizi eta ibiltzen direla bertan.  

2020-21eko udazken-neguan, bigarren bisita egin zen laginketa-estazioetara eta  igaraba arruntaren arrasto ugari detektatu izana deigarria izan zen. Zehazki, Ibai Parke osoan ikusi zen bere presentzia. Horrez gain, garai horretan, gutxienez, kastoreen 12-14 familia-talderen presentzia detektatu zen. 

Beste albiste batzuk

  • Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetako gauetako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatu da
  • Udazken honetan, sistema berria Mendillorrin, Sarrigurenen, Zabalguneetan, Beloson, Lezkairun, Erripagañan, Arrosadian eta Mutiloan...
  • Helburua da urtegiaren hondoan dauden manganesoa eta burdina kentzea, horrek uraren kalitatea hobetzeko bidea ematen baitu