Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2018/04/05

Iruñerriko Mankomunitateak jarduera berriak antolatzen ditu udaberrirako

Larunbata honetan Atarrabiako San Andres Errotako taberna berrirekiko da eta hango terrazan kontzertuak egingo dira asteburuero

Udaberriarekin batera Iruñerriko Mankomunitateak jarduera gehiago antolatuko ditu interpretazio eremuetan. Urtean zehar martxan dagoen sentsibilizazio eta aisiaren egitaraua urtaro honetan indartzen da.

Atarrabiako San Andres Errota
Atarrabiako San Andres Errotan antolatutako ekitaldi gehienak egingo dira. Bertan, apirilaren 7an amets-harrapatzailean egiteko tailer bat proposatuko du Lastotan elkarteak. Txikiek, San Andres Errotaren inguruan aurkituko dituzten naturako elementuekin amets-harrapatzaile erraldoi bat egingo dute. Jarduera hilaren 14an errepikatuko da, euskaraz. Egindako lanen erakusketa Errotako lorategian jarriko da, eta hurrengo uda osoan egongo da ikusgai. 

Apirilaren 22an, igandean, Errotatik aterako den Ibai Parkeko argazki-rallya ospatuko da. Hautatutako argazkien erakusketa apirilaren 29tik aurrera ikusgai egongo da, maiatzaren 20 arte. Egun horretan sari banaketa egingo da.

Bestalde, maiatzaren 26tik uztailaren 29ra, Nafarroako Animaliak Babesteko Fundazioarekin lankidetzan, “Biboteak” erakusketa ikusgai izango da. Ekintzaren helburua etxe bat behar duten animaliei laguntzea da. 

Eta ekainaren 3an Errotako inguruko lorategia XXI. Margolaritza Lehiaketaren gunea bihurtuko da.

Hori guztiaz gain, gogorarazi behar da uda osoan zehar txirrindula maileguaren zerbitzua izanen dela eta, urtean zehar gertatzen den bezala, igandero ogia egiteko tailerrak egiten jarraituko dutela. Tailer horrekin batera Errotarako bisita gidatua eskainiko da.

Apirilaren 7tik aurrera Errotako taberna berrirekiko dela esan beharra dago ere bai. Haren chill-out terrazan hainbat ekitaldi egongo dira. Ekainaren 1gotik aurrerako ostirala eta larunbata guztietako gauetan kontzertuak izango dira. Maiatza eta ekainaren zehaztu gabe dauden egunetan Churrasco Molinero jardunaldia ospatuko da, eta bertara hurbilduko diren guztiek txingarretan erretakoak jateko aukera izango dute. Bestalde, maiatzaren 31an eta ekainaren 7 eta 14an Hilarion Eslava Musika Eskolak entzuteko emanaldiak eskeiniko ditu. 

Azkenik, ekaina, uztaila, abuztua eta irailaren azkeneko larunbatetan Deborahlibros Kafe saioak egingo dira. Horietan bereziki interesgarriak diren liburu batzuei buruz mintzatuko da. Ildo horrekin lotuta, azarotik martxan dagoen Bookcrosing zerbitzuak indarrean jarraituko du terrazan kokatutako liburu-kutxen bidez..

Atarrabiako Pilategia
Atarrabiako Pilategia udaberrian ekitaldi batzuk egingo diren beste Iruñerriko Mankomunitatearen interpretazio zentro bat da.

Martxoaren 29tik maiatzaren 27ra Carlos Lopez margolariaren “De campos, mares y montes”.erakusketa ikusgai izango da. Egile berak lanaren bisita gidatua egingo du apirilaren 21ean, 11:30etan.

Apirilaren 15ean, bestalde, sendabelarrak ezagutzeko tailer bat zuzenduko du Silvia Akerretak, etnobotaniko paseo batean zehar. "Sabiduría popular y plantas curativas" liburuaren egileak Pilategiaren inguruan dauden landareak eta zuhaitzak partaideei erakutsiko dizkie 

Apirilaren 27an eta Gorosti Natur Zientzia Elkartearen eskutik, oinez egingo da beste paseo bat, landareak, ugaztunak eta hegaztiak ondo ezagutzeko helburuz. 

Eta maiatzaren azkeneko bi asteburuetan eta ekainaren lehendabiziko bi asteburuetan Arga ibaiaren zehar baltsaz paseo bat eta Pilategirako bisita egiteko aukera izango duten bisitariek aipagarriak dira. Oso jarduera arrakastatsuak izaten ohi dira hauek, deialdi bakoitzeko inskripzio kopurua betetzen dutena.

Mendillorriko Ur-Biltegiak
Arga Ibaiaren ertzean ez egon arren, ur zikloaren prozesua ondo ulertzeko beharrezko eremua da hau, horregatik oso ekitaldi asko egiteko leku apropos eta erakargarria da.
Bertan, apirilaren 7an “Darwin eta espezieen jatorria” erakusketa ikusgai izango da, maiatzaren 27 arte. Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) delakoak sortu duen erakusketa interesgarri honek zientzialari ospetsu hau jaio zeneko bigarren mendeurrena aprobetxatuz, bere lanaren gainean gehiago ezagutzeko aukera emanen du.

Maiatzaren 19 eta 20an, bestalde, Bonsai Weekend festa ospatuko da. Erakusketa, lehiaketa eta tailerrak Iruñeko Bonsai Taldeak zuzendutakoak izanen dira

Eta maiatzaren 27an Birziklapenaren eta Bigarren Eskuko Azoka egingo da. Mankomunitateak antolatutakoak, Birziklapenaren Azokaren barruan, trukeak eta erosketak erraztuko ditu, familia osoarentzako jarduerekin batera.

Ur-biltegietako eremuan urtero egiten den ekitalditako bat, ekainaren 3an ospatuko den Ur Festa da. Txikienek uraren erabilera arduratsua ikasiko dute, ekitaldi dibertigarri batzuz gozatzen dituzten bitartean: uraren taberna, puzgarriak, segwayak, papar festa, etab.

Eta azkenik. ekainaren 10ean, Txirrindularen Eguna ospatuko da, El Gesto Txirrindulari Peñak antolatutakoa. Jarduera hori 1996tik egiten da urtero eta bertan Iruñerriko txirrindulen maitaleak elkartzen dira. Beste edizioetan geratu den bezala, Iruñeko Gaztelu Plazan hasiko den ibilaldiak Mendillorriko Ur-biltegian geldialdi bat egingo du. Bertan hamaiketako bat eskainiko zaie partaideei.

Beste eremuetan antolatutako ekitaldiak

IMren interpetrazio zentroetan izan ezik, Iruñerriko Ibai Parkearen inguruan ere beste jaduera batzuk antolatuko dira. Esaterako, maiatzaren 5ean Ormitolan elkartearen laguntzaz egingo den hegaztiei eraztunak jartzeko tailerra. Barañaingo Ibai Parkean izango da.

Maiatzaren 12 eta 13an, bestalde, Argako Raftinga egingo da Iberotik Etxauriraino. Jarduera hasteko, bisita egingo da Arazuriko HUAra, Iruñerriko hondakin urak tratatzeko araztegi horretan egiten dituzten lanak ezagutzeko helburuarekin.  

Informazio gehiago eskuratzeko, Iruñerriko Mankomunitatearen webgunea bisitatu: www.mcp.es/jarduerak

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea