Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2017/06/28

Iruñerriko Ibai Parkeak 26.700 m2 gehiago edukiko ditu Eultzako alderdian (Barañain)

Lursailak barnean sartzeko lanek Ibai Parkearen aisialdi eskaintza hobetuko dute Barañainen

Heldu den uztailean, Iruñerriko Ibai Parkeak 26.700 m2 gehiago edukiko ditu Eultzako alderdian (Barañain). Eremu hori Barañaingo Udalak laga dituen hiru lursaili dagokie. Arga ibaiaren ezkerreko ertzean kokatuta daude, eta hiru lursail horiek basokoak dira, garai batean laborantzarako erabiltzen zirenak eta bai jolas-guneak ere, jatorrizko zuhaitzak dituztenak. Eremu berri hau Eultzako jolas gunearen aldamenean dago eta egungo ibai pasealekuaren mugakidea da.  

Udalbatzak joan den maiatzaren 25ean onartu zuen Ibai Parkeari lagatzea berdegunetzat kalifikatutako hiru lursailak. Hain zuzen, Eultzako Jaurerriko lursailen birpartzelazioaren ondorioz eskuratu zituen, eta lursail horiek aurretik birkalifikatu ziren oraindik garatzeko dagoen urbanizazio bat eraikitzeko. Azkenik, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak atzo, asteartea, egin zuen saioan onartu zuen lursail horiek Iruñerriko Ibai Parkean sartzea.  

Ibai Parkearen aisialdi eskaintza hobetzea Barañainen

Parkea handitzeak bidexka berri bat sortzeko aukera emango du, Eultzako jolas gunetik, inguru horretan garai batean zegoen elur biltegiaren geldikinekin konektatutako duena eta, hartara, ibilbide naturalistiko-etnografikoa sortuko da. Era berean, aurreikusi da jatorrizko zuhaitz espezieen lorategi botaniko txiki bat (sekuoiak, izeiak, nekostak…) irekitzea herritarrentzat eta, azkenik, Landabenen gaineko behatoki bat sortuko da, aisiarako eremu handi batek inguratua (12.000 m2).  

Hartara, Ibai Parkearen aisialdi eskaintza hobetuko da Barañain udalerrian. Izan ere, azkenaldian handitu egin da erabilera bertan, ibai pasealekuan Iruñearekin jarri diren konexioengatik, Etxabakoizko oinzubiaren bidez (Elortz ibaiaren gainean) eta Landabengo oinzubiaren bidez (Arga ibaiaren ondoan).

Eremu hori Ibai Parkean sartzeko lanak lursailak egokitzea eta Ibai Parkearekin lotzea izango dira nagusiki. Hartara, sartu beharreko lursailak mugarriztatzen dituen metalezko itxitura kenduko da, sarbidea mugatzen duen nekosten landaresia modu selektiboan ipurditik moztuko da, lorategidun eremuetarako lotura zabaltzeak egingo dira, behatokian babesteko hesi bat kokatuko da eta hiri altzariak instalatuko dira. Lan hauetarako aurrekontu zenbatetsia 5.200 eurokoa da (gehi BEZa). Eremuen tratamendua estentsibotzat hartzen da, erdi-naturaltzat, eta, hortaz, eremuaren zati handienean ez da aldaketarik egingo. 

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan