Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2021/03/05

Gutxienez 12 kastore-talde aurkitu dira Iruñerriko Ibai Parkearen ingurunean

Abenduaz geroztik, espezie hau Babes Bereziko Erregimenaren barnean dago

Iruñerriko Mankomunitateak agindutako azterlan baten arabera, kastoreen 12 eta 14 familia-talde artean daude banatuta Iruñerriko Ibai Parkean. Zehazki, espezie horren presentzia Iruñea, Barañain, Arazuri, Burlata eta Atarrabia udalerrietan detektatu da.

Faunaren presentziaren berri izateko azterlana

Iruñerriko Mankomunitateak, Ornitolan enpresaren lankidetzarekin, jarraipena egiten du 2015az geroztik, Iruñerriko Ibai Parkean faunaren presentzia ezagutzeko. Aztertzeko metodologia desberdinak erabilita, urtean zehar parkean bizi diren animalia-espezieen informazio eguneratua bilatzen da, hartara, kudeaketako eta ingurumen-heziketako ekimenak gauzatu ahal izateko.

Azterlan horietan, hegazti-barietate handi baten presentzia detektatu da, eta haien artean nabarmentzen dira martin arrantzalea (Alcedo atthis), ur-zozoa (Cinclus cinclus), okil txikia (Dryobates minor), apo-hontza (Otus scops) eta koartza hauskara (Ardea cinerea). Halaber, intsektuak, arrainak, anfibioak, narrastiak eta beste espezie berezi batzuk identifikatu dira, hala nola igaraba arrunta (Lutra lutra), bisoi europarra (Mustela lutreola) eta kastore europarra (Castor fiber).

Kastore europarrarena da Ibai Parkearen garrantzia, faunaren bide natural gisa, eta bertan sartzen diren herrien konexioa agerian jarri duen espezieetako bat. Gainera, abenduaren 1az geroztik, Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan sartuta dagoen espeziea da (314. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2020ko abenduaren 1ekoa).

Egindako azterlanen arabera, kastorea parke osoan bizi da eta ez da harritzekoa udako hilabeteetan bera ikustea eta bai bere lanak ere, karraskatze-arrasto moduan edo, muturreko kasu batzuetan, botata dauden zuhaitz moduan neguko hilabeteetan. Argitu behar da neguan ekosistemako landare-ekoizpenak ezin dituela ase kastorearen bizi-beharrak eta arrazoi horregatik karraskatzen dituela zuhaitzak eta zuhaixkak, enborren eta adarren azalak jateko.

Hori dela-eta, zuhaitz bereziak babesteko neurriak hartzen ditu Mankomunitateak, bereziki hiri-eremuan, eta, hartara, errazteko Ibai Parkea erabiltzen duten espezieen baterako existentzia. Neurri horietako bat sareak jartzea da zuhaitzen inguruan, bai zuhaitza eta bai kastorea bera babesteko helburuarekin.

Mankomunitateak egindako azterlanek gogora ekartzen digute animalia-espezieek ibai-parkea baliatzen dutela korridore gisa beren lekualdatzeetarako eta habitat gisa bizitzeko, eta hura gurekin partekatzen dutela. Horrenbestez, denon ardura da ingurune hau babestea eta, beraz, bertan bizi diren espezieak, haiek gabe gure eskualdean partekatzen dugun natura-ingurune honetan bizitzaren zati oso garrantzitsu bat galduko baikenuke.

Beste albiste batzuk

  • Bisita gidatuak, jarduera osagarriak, lehiaketak, erakusketak, biomaratoiak eta ibai-ertzak garbitzeko saioak dira proposamenetako batzuk
  • IMk 2018an proiektatu zuen Sareak Berritzeko Planeko aurreneko jarduketetako bat da
  • Aurreikusita dago Ibai Parkean sortu den baso berri horrek 503 tona CO2 xurgatzea 30 urtean