
Eskaut talde bat garbiketan aritu da Arga ibaiaren ertzetan
Atzo, igandea, Mikael eskaut taldeko 15 eta 16 urte arteko zortzi gazte, bi monitorek lagunduta, 10:30 aldera elkartu ziren Burlatako Intxaurdi parkean, Arga ibaiaren ibilguan eta ertzetan garbiketa-lanak egiteko, Iruñerriko Ibai Parkean. Jarduketa hori, hain zuzen, Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean egin zen, Mankomunitateak lana erraztu baitzuen, bilketarako materiala emanda.
Bi orduan lanean aritu ondoren, 30 metro eskaseko zati batean, Burlatako Zubi Zaharretik gertu, taldeko neska-mutilek material ugarirekin betetako bederatzi poltsa elkartzea lortu zuten, besteak beste, plastikoz, kortxoz, oinetakoz eta jostailuz beteak. Halaber, tamaina handiko materiala jaso zuten, adibidez, paletak, zura eta pneumatikoak.
Mikael eskaut taldea Iruñeko San Antonio elizari lotuta dago eta 27 urteko ibilbidea du. Boluntariotzako beste ekintza batzuen artean, “enpresa jarduera” izenekoa egiten du hiru hilean behin eta helburuak hainbat izaten dira. Oraingo honetan, eskaut taldearen lanaren onuradunak Iruñerriko Ibai Parkea eta Arga ibaiaren Burlatako ingurunea izan ziren.
Beste albiste batzuk
- Lehenbiziko zazpi egunetan 2.672 online birkarga egin ziren guztira ‘Recarga TUC’ app-aren eta webgunearen bidez
- Nolanahi ere, pandemiaren aurreko 2019ko kopuruekin alderatuta, datuak % 11 baxuagoak dira
- Diru-zorroa kargatu eta aldi baterako abonuak erosi ahal izango dira.