Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2014/06/02

Beste zaldain bat kokatu da Ibai Parkean, Barañaingo zatian

Egitura bi metro zabal da eta ia 70 luze, eta ibai parkea Barañain eta Arazuri artean handitzeko proiektuaren zati da.

Gaur, astelehena, zaldain bat kokatu da Arga ibaiaren gainean, Barañaingo Eultza jolas eremuaren parean, Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko lanen barnean, “Arga Beherea” izeneko zatian.

Ibai parkea handitzeko proiektua, ziur aski, irail eta urri artean amaituko da, eta Barañain eta Arazuri lotuko ditu lau kilometroko korridore berde baten bidez. Lanak hiru fasetan planifikatu dira eta horietan lehenak 740 metroko zati bat hartuko du. Lehen fase horrek barne hartzen du altzairuzko eta hormigoizko zaldain bat kokatzea, bi metro zabal eta ia 70 luze dena, eta aukera emango duena Arga ibaiaren eskuineko ertzera pasatzeko, pasealekuan jarraitzeko. Fase hau Ingurumen Ministerioak finantzatu eta zuzenduko du, eta 286.286,47 euroko aurrekontua izango du.

Bigarren fasea Oltzako Zendearen udal barrutian egingo da, Arazuriko Erdi Aroko zubiraino iritsiko da eta bi kilometroko luzera edukiko du. Mankomunitateak finantzatuta, 126.654,2 euroko aurrekontua izango du. Azkenik, hirugarren zatiak 1,2 kilometro izango ditu eta aukera emango du Arazuriko zubi berriraino iristeko. Azken zati hau Mankomunitateak, Arazuriko Kontzejuak eta Oltzako Zendeako Udalak finantzatuko dute.

Beste albiste batzuk