
Arga ibaiaren ertza babesteko lan batzuen ondorioz, Iruñerriko Ibai Parkea itxita egongo da Uharteko zati batean
Gaurtik aurrera, urriak 6, eta heldu den urriaren 17a bitartean, ostirala, Iruñerriko Ibai Parkeko pasealekua itxita egongo da Uharteko zati batean; zehazki, Ugarrandiako parkearen ondoan igarotzen denean, izen bereko kiroldegiaren ondoan. Hain zuzen, Arga ibaiaren eskuineko ertzean babesteko lan batzuk egin behar dira 25 metroko tarte batean, 2013ko ekaineko uholdeen ondorioz kaltetuta baitzegoen. Beharrezkoak diren azterketa guztiak egin eta izapideak bideratu ondotik, Mankomunitateak urrian ekingo die lanei, hilabete aproposa baita ibaiaren ur emaria baxuena delako. Hartara, ibaiaren ertza garbituko da eta bioingeniaritzako lan batzuk egingo dira: aurreikusita dago uharridi edo harri-lubeta bizi bat eraikitzea ertza babesteko eta ertzeko erripa landareen artean integratzea.
Lanek iraun bitartean, ibilbide alternatiboa egokituko da parkearen goiko aldetik, Ugarrandiako aparkalekuaren eta kiroldegiaren ertzetik joango dena. Dena den, urriaren 11n eta 12an, larunbata eta igandea, ibiltari kopurua handiagoa izango delakoan, ohiko pasealekua edo ibilbidea irekiko da, eta urriaren 13an, astelehena, lanak egiten jarraituko da kalte hartutako inguruan.
Beste albiste batzuk
- Navarra Sumak irizpena eskatu zuen, bermatzen zuen hirigintza-plana baliogabetu ondoren proiektura funts publikoak esleitzea zalantzan...
- Murrizketa 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31 arte aplikatuko da
- Hiri Garraioan 1.620.514 bidaia erregistratu dira, aurreko sanferminetan baino %10,89 gutxiago