Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2013/06/14

Arga eta Ultzama ibaiek gainezka egitearen ondorioak ibai parkean

Irudi desberdinek aukera ematen dute ikusteko joan den ekainaren 9an ibaiek gainezka egiteak eragin zituzten kalteak.

Joan den igandean, ekainak 9, hau da, Iruñerriko ibaiek gainezka egin zuten egunean, bildutako datuek erakusten digute Ultzama ibaiaren ekarpena oso handia izan zela Arga ibaiak izan zuen ur emariarekin alderatuta. Izan ere, neurketen arabera, Ultzama ibaiaren ur emari handiena, Olabetik igarotzean, ia 300 m3/s-koa izan zen; eta Arga ibaiarena, berriz, Uhartetik igarotzean, 176 m3/s-koa. Gero, Ultzama ibaiaren ur emaria Arga ibaian sartzean, Burlatan erregistratu ziren datuen arabera, ur emari handiena 472 m3/s-koa izan zen, ia-ia aurreko bi kopuruen batura.

Beste alde batetik, Iruñerriko ibai parkearen zati handi bati eragin zioten uholde hauek irudi ikaragarri eta hunkigarriak utzi dizkigute. Historiarako geldituko diren irudietako batzuk dira Atarrabiako Pilategitik igarotzean Ultzama ibaiak egiten zuen ur-jauzi ikaragarria eta Burlatako zubi zaharra ia urpean ikustea, Arga ibaiaren ur emari izugarriaren azpian murgilduta. Uraren indarrak zuhaitzak eta seinaleak atera zituen ipurditik eta Arreko zubi zaharreko karela ere hautsi zuen. Dena den, beharbada, uholdeen norainokoa hobekien irudikatzen duen erreferentzia Atarrabiako San Andres Errotako hormetan urak utzi zuen marka da, bertan ikus baitaiteke ura 2,71ko altuerara iritsi zela.

 
 

Ibaien ur emari handienen konparazioa: Ultzama ibaia Olaben (297 m3/s), Arga ibaia Uharten (176 m3/s) eta azkenik Argaren ur emari handiena Burlatatik igarotzean (472 m3/s).

 

Arreko zubi zaharreko karela hautsi zen ekainaren 9an ibaiak gainezka egin zuelako.

 

Burlatako zubi zaharra. Ia-ia urpean du Arga ibaiak.

 

San Andres Errotan urak hartu zuen altuera handienaren marka: 2,71 metro.

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da