Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Zero zabor ekitaldi gisa izena ematea

RSS

Tabs

Deskribapena
Vasos de plástico reutilizables

Aholkularitza-zerbitzua eta hainbat baliabideren mailegua, hondakinak minimizatzeko eta ospakizunean sortzen diren hondakinen gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin.

Iruñerriko Mankomunitateak eta ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeek elkarlanean aritu behar dute hondakinen frakzio desberdinak bereizi eta behar bezala botatzea eta erabilera bakarreko materialak erabiltzea ekiditea lortzeko erronketan.

ZER DA ZERO ZABOR EKITALDI BAT?

Sortutako hondakinak minimizatzeko, berrerabiltzeko eta birziklatuko direla bermatzeko moduan diseinatu, antolatu eta garatu den ekitaldia da. Hartara, ekitaldi horretan, ahalik eta hondakin-kantitate txikiena sortuko da eta, gainera, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko neurriak hartuko dira.

NORK ESKA DEZAKE IZEN-EMATEA?

Udalek, udal-erakundeek, elkarteek, irabazteko asmorik gabeko erakundeek eta edozein enpresak, Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketa-esparruaren barnean, baldin eta ekitaldiak antolatzen baditu, edo haietan lagundu edo parte hartzen badu.

Informazio horrek balio izan dizu?