
Gongorako HHTZren sarreran garbigune bat dago, partikularren hondakinak uzteko (horrenbestez, ez da ez enpresa ez eta profesionalentzat ere). Garbigune hori, nagusiki, etxebizitzetako obra txikietako eraikuntza- eta eraiste-hondakinak jasotzeko da (obra-hondakinak, egurra, txatarra), baina, gainera, etxebizitzako beste hondakin batzuk ere eraman daitezke, hala nola papera eta kartoia, ontziak, gainerakoa edo errefusa, altzariak, etxetresna elektrikoak eta hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, ibilgailuen likidoak, margoak, disolbatzaileak…).
Hondakinak botatzeko, erregistratzea nahitaezkoa da. Finkatuta dauden kantitate batzuk gainditzen badira, zerbitzuak tasa bat izango du.
Garbigunera hondakinak eramaten direnean, NANa aurkeztu behar da nahitaez.