Iruñerriko Mankomunitateak kartoizko kaxak jartzen ditu ostalaritzako establezimenduen esku elikagaiak aprobetxatzea errazteko, hartara, bezeroek sobera gelditu den janaria eraman dezakete etxera.
Ontziak Kraft kartoiarekin eginda daude, barnean PLA geruza dute (arto-oinarria duen bioplastikoa) eta serigrafia egiteko tinta ekologikoak erabiltzen dira. Mikrouhin-labean sar daitezkeen kaxak dira, eta konpost bihur daitezke edo gai organikoetarako edukiontzi marroira botata birziklatu.
Kaxen prezioa
25 unitateko packa (1.300 ml-koak) 7,26 euro (BEZa barne)*
*Azken prezioa, eta barne hartzen du Mankomunitatearen %50eko dirulaguntza bat.