Berrerabiltzea eta hondakinak murriztea bultzatzeko helburuarekin, jaiak eta jende asko hartuko duten ospakizunak antolatzen dituztenen eskura berrerabil daitezkeen plastikozko edalontziak jartzen ditu Iruñerriko Mankomunitateak.
Ekitaldira joaten direnek euro bat ordaindu behar dute, berme gisa, edalontziaren truke eta nahi adina alditan erabil dezakete. Hartara, hondakin plastikoak pilatzea saihesten dute, eta mesede egiten diete gainerakoei eta ingurumenari.
Argibide gehiago lor ditzakezu lotura honetan.