Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Nola kudeatu behar ditut hondakin berdeak?

RSS

Tabs

Deskribapena

Arazuriko Hondakin Uren Araztegian etxebizitzetatik bildutako hondakin berdeak hartzen dituzte (zehazki, FCC enpresak biltzen ditu eta edukiontziak Arazuriko araztegiraino eramaten ditu), eta bai udal eskumeneko inauste hondakinak ere.

Hondakin horiek bereizi egiten dira, horiekin nahasita iristen diren materia arrotz guztiak kenduta, eta birrindu egiten dira, material egituratzailea lortzeko. Ondoren, lohi deshidratatuari gehitzen zaio eta konposta sortzen da.

Norentzat da zerbitzu hau?

Iruñerriko Mankomunitateak eskaintzen duen doako zerbitzua da, hondakin berdeak sortu eta kudeatu edo balorizatu ezin dituzten pertsona, enpresa eta erakundeentzat. Dena dela, Arazuriko Hondakin Uren Araztegiraino eramatea sortzailearen konturakoa da.

Hondakin berde horiek baldintza hauek bete behar dituzte, gutxienez:

  • Ez dute materia arrotzik izan behar (poltsak, plastikoak, paperak, lorategietako apaingarrien hondakinak, lurra duten sustraiak…)
  • Ezin dira izan 2 metro baino handiagoak.
  • Diametroa ezin da izan 25 zentimetro baino handiagoa.
Informazio horrek balio izan dizu?