Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Tratamendua

 

Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan ontziak sailkatu egiten dira, gai organikoak eta birziklatu ezin diren hondakinak modu kontrolatuan botatzen dira zabortegira, eta zabortegian sortzen diren gasen aprobetxamendu energetikoa egiten da. 

Sailkatzeko nabean, gaikako bilketan jasotako plastikoak, metalak eta brikak bereizi egiten dira, geroagoko ekoizpen prozesuetan lehengai gisa erabiltzeko berreskuratzen baitira. Sailkatze horretan, prozedura elektronikoak, mekanikoak eta eskuz egin beharrekoak konbinatzen dira.

Hondakin organikoak eta birziklatu ezin diren hondakinak botatzeko gelaxketara eramaten dira. Han trinkotu egiten dituzte eta lurrez estali. Gelaxka horiek irazgaitzak dira eta babes neurriak dituzte, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko. Behin beteta daudenean, zigilatu egiten dituzte eta landareak hazten dira.

Tratamendurako bi gune hauek hobeki ikusteko, kontsultatu zentroaren infografikoa.