APROBETXAMENDU ENERGETIKOA
Zerbitzuak modu iraunkorrean kudeatzeko helburua abiapuntu hartuta, Mankomunitateak baliabideak ahalik eta gehiena aprobetxatu nahi ditu. Hartara, hiri hondakinen tratamenduaren kasuan, prozesua egokituta dago zabortegiko gunean gai organikoak usteldu ondoren sortutako gasak energia elektriko bihurtzeko. Lehenbizi, gasak gelaxketatik ateratzen dira eta gasometro batean biltzen; eta gero, ‘energia eraikina’ izenekora bideratzen dira, eta han gasaren errekuntza zentralizatua egiten da eta energia elektriko bihurtzen.
Behean dagoen grafikoan Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan sortutako energia eta sare elektrikoari saldutakoa ikusten da. Izan ere, energia gehiegi sortzen da, eta hori ikusten da instalazioaren energia autosufizientzia handian (ekoitzitako energiaren ratioa instalazioak funtzionatzeko behar duenarekiko), 2021an %515,2koa izan baitzen.
