Etxeko konpostajerako programak prestakuntza emateko hainbat saio antolatzen ditu urtean zehar.
Bi baldintza hauek betetzen dituzten eta interesa duten pertsona guztiek parte har dezakete saio horietan:
- Mankomunitatearen esparruaren barnean egotea.
- Gutxienez 50 metro koadroko berdegune bat edukitzea (baratzea eta/edo lorategia).
Interesa duten pertsona guztiei prestakuntza ematen zaie etxean konposta egiteko, eta bai behar duten materiala ere (konpost-ontzia, konpostajerako gidaliburua, iraultzekoa, eta abar).
Era berean, birringailuak maileguan hartzeko doako zerbitzu bat dago, eskatzen duten pertsona guztientzat. Mailegu hori aste baterako egiten da.