Herritar asko biltzea ekarriko duten jaien eta ospakizunen antolatzaileen esku BAXERA ETA EDALONTZI berrerabilgarriak jartzen ditu Iruñerriko Mankomunitateak, erabili eta botatzekoak diren materialen erabilera saihesteko helburuarekin.
NORK ESKA DITZAKE BAXERA ETA EDALONTZI BERRERABILGARRIAK?
Mota guztietako elkarteek, udal-erakundeek, ikastetxeek, taldeek, peñek eta partikularrek, baldin eta Mankomunitatearen kudeaketa-esparrukoak badira.
UZTEKO PROZEDURA:
Baxerak eta edalontziak ekitaldiaren antolatzaileei uztea doakoa da. Edonola ere, erakunde eskatzailea arduratuko da garraioaz eta baxerak eta edalontziak industrialki garbitzeak dituen gastuak ordaintzeaz.
Informazio guztia, garbitzeagatiko eta garraiatzeagatiko tarifak barne, PDF honetan kontsultatu ahal da.