Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/09/19

Urriaren 13an gai organikoen gaikako bilketaren bigarren fasea hasiko da (5. edukiontzia)

Esperientzian parte hartzea borondatezkoa da eta xedea da kalitate oneko gai organikoak botatzea, material desegokirik gabe.

Urritik aurrera Iruñerriko Mankomunitateak gai organikoen bilketaren bigarren faseari ekingo dio. 2013ko azaroaz geroztik Barañainen egiten ari den esperientziaren ondotik, bilketa Iruñeko zenbait auzotara (Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane eta Etxabakoitz) eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia herrietara zabalduko da.  

Gaur goizean egindako aurkezpen ekitaldian Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako, Ingurumenerako eta Toki Administraziorako kontseilaria egon da, José Javier Esparza. Esparzak eskertu dio Mankomunitateari gai organikoen bilketaren alde egiten ari den apustua eta nabarmendu du garrantzitsua dela Gobernua eta tokiko erakundeak elkarrekin eta lankidetzan aritzea Europako legeria bete ahal izateko.

Bere aldetik, Mankomunitateko lehendakariak, José Muñozek, gogora ekarri ditu bilketa ezartzeak izango dituen ezaugarri nagusiak: hilabete batzuen buruan bosgarren edukiontzia Iruñerriko 102.530 herritarren eskura egongo da (41.165 etxebizitzatan bizi dira). Aurkezpen ekitaldian, gainera, Zizur Nagusiko alkateLuis María Iriarte eta Zizurko Zendeako alkate José Joaquín San Martín Murilloizan dira.

Hartara, hilabete hauetan egingo den zabaltze hori kontuan izanda, Iruñerriko 102.530 herritarrek (41.165 etxebizitzatan bizi dira) edukiko dute eskura bosgarren edukiontzia.

Ezartzea hiru fasetan egingo da; zehazki, egun hauetan hasiko da:

  • Urriak 13: Iturrama, Mendebaldea eta Ermitagaña.
  • Azaroak 3: Donibane, Ipar eta Hego Etxabakoitz.
  • Azaroak 24: Zizur Nagusia y Zizur Txikia.

Barañainen egin zen moduan, hasiera honetan familia boluntarioek parte hartuko dute programan, baina, hala ere, gogora ekarri behar da gai organikoak berreskuratzea legeriak ezarritako erantzukizuna dela. Helburua da kalitate oneko gai organikoak botatzea, desegokiak diren materialak bota gabe, berariazko edukiontzi marroi batera. Edukiontzi horren izena “Gai organikoak” da, eta ekimenean parte hartzen duten herritarrek baino ezingo dute ireki, giltza baten bidez.

Era berean, “gainerakoen” frakzioa (gai organikoak ez diren materialak eta lehen edukiontzi berdera botatzen zirenak) edukiontzi berdera bota beharko da. Edukiontzi berde horretan “Gainerakoak” izena jarriko du.

Hainbat bide, izena emateko

Hainbat bide egokitu da aurretik aipatu diren eremu horietan bizi direnek argibideak eskuratu ditzaten eta izena eman dezaten:

  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonoradeituta egin daiteke (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 07:30 eta 18:00 artean.
  • WhatsApp mezu bat bidal daiteke, “Bilketa organikoan izena eman” adierazita, 628 44 88 44telefono zenbakira (ondoren, deia jasoko du interesa duenak, izen-ematea formalizatzeko behar diren datuak galdetzeko).
  • On lineegin daiteke, Mankomunitatearen webgunetik.
  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan ere egin daiteke, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, behealdean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 18:00etara.
  • Era berean, auzo desberdinetan eta herrietan egokituko diren informazio guneetara joan daiteke, haietako bakoitzerako ezarritako aldien barnean.
  • Informaziogune mugikorretan ere egin daiteke, haietako bakoitzerako ezarritako aldien barnean.
  • Amaitzeko, bilketaren bigarren fase honen barneko herri eta auzoetara joaten diren garbigune mugikorretan ere eman daiteke izena.

Izena eman eta handik egun batzuetara Mankomunitateko teknikariak etxebizitzetara joango dira, eta edukiontzia ireki ahal izateko giltza, berariazko ontzi bat eta informazio material batzuk banatuko dituzte.  

Bilketa berria ezartzearekin batera, kanpaina bat egingo da, hainbat jolas eta informazio jarduerarekin. Hain zuzen, agenda Mankomunitatearen webgunean kontsultatu daiteke (www.mcp.es).

Barañaingo esperientzia

Barañain herrian joan den urteko azaroan jarri zen martxan gai organikoen bilketarako esperientzia pilotua, eta une honetan 3.233 etxebizitza daude izena emanda, Barañaingo etxebizitza guztien %41,7. Bederatzi hilabete hauetan 415.727 kilogramo gai organiko bildu dira, eta horiei gehitu behar zaizkie herri horretako azokan bildutako 35.330 kilogramoak. Horrez gain, aipatu behar da apirilean Iruñerriko beste hamar azokatan hasi ginela gai organikoak bereiz biltzen eta ondorioz sei hilabete hauetan 33.142 kilogramo hondakin berreskuratzeko aukera izan dugula.

GAI ORGANIKOEN TRATAMENDUA

Iruñerrian bildutako gai organikoak biometanizazio planta batera bideratuko dira, han tratatzeko. Instalazio horretan gai organikoei prozesu bat egingo zaie, eta, ondorioz, frakzio solidoa edo digestatoa lortuko da, nekazaritzan kalitate oneko ongarri gisa erabiltzeko. Horrez gain, prozesuan biogasa baliatzen da, beroa sortzeko (prozesuan berriro erabiliko da) eta elektrizitatea (banaketa sareari salduko zaio).

Beste albiste batzuk