
Ostalaritzarako eta saltokietarako hondakin-tasak murriztea onartu du IMk
Joan den astelehenean Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak egin zuen saioan aho batez onartu zuen Iruñerriko ostalaritzari eta saltokiei, pandemian zehar ezarritako murrizketek ukitutakoei, hondakin-tasa beheratzea.
Aldaketa, hain zuzen, “2021eko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantza” izenekoan egin da, tarifa horiek arautzen baititu. Zehazki, aldaketa hauek onetsi ziren eta 2021eko bigarren lauhilekoan hartuko dute indarra:
- %30eko murrizketa, erabilera nagusitzat kafetegi-taberna, jatetxe, ostatu, aterpetxe edo hotelarena duten lokalei dagozkien tarifetan.
- %30eko murrizketa, zinema, antzoki eta entzunaretoei dagozkien tarifetan.
- %25eko murrizketa, erabilera nagusia bulegokoa, jarduera ekonomikoa duen etxebizitzakoa edo merkataritzako lokalekoa duten higiezinei dagozkien tarifetan.
Nabarmendu behar da aurtengo lehen lauhilekoan indarrean dagoen ordenantza, 2020ari dagokiona, aplikatzen jarraituko dela, beren lokalen barnealdea itxita eduki behar izan duten egunetan ostalaritzako negozioak eta jatetxeak ordaintzetik salbuesten dituena. 2020an, konfinamenduaren eta negozioak itxita edukitzearen ondorioz, Mankomunitateak 1.623.000 euro fakturatu gabe utzi zituen. 2021eko lehen lauhilekoan salbuespen horiei eusten zaie, eta egunean 4.700 euro izatea dakarte.
Beste albiste batzuk
- Trazadura Zizur Zendearen (2,5 km) eta Galar Zendearen (4,5 km) udalerrietan igarotzen da
- Margolan irabazleen eta hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean
- Azpiegitura berriak biogas-ekoizpena handitzen eta nekazaritzarako lohien egonkortzea hobetzen lagunduko du