
Lanak direla-eta, Eroskiko garbigunea itxita egongo da ostiraletik aurrera
Eroski hipermerkatuko aparkalekuan kokatuta dagoen garbigunea itxi egingo da hilaren 10etik aurrera, ostirala, instalazio horretan egin behar diren eraberritze-lanak direla-eta. Kalkulatzen denaren arabera, obrak ekainaren erdi aldera amaituko dira eta instalazioa ekainaren 24aren inguruan zabalduko da berriro.
Eraberritze-proiektuak kontuan hartzen du hondakin desberdinak uzten diren aldea handitzea, herritarrentzat erosoagoa eta seguruagoa izan dadila lortzeko. Horrez gain, bulegoa eta aldagela dauden etxola berritu egingo da, eta sartu eta irteteko bi ate izango dira: bata herritarrentzat izango da, hondakinak uztera sartu ahal izateko, eta bestea edukiontziak zamatu eta husteko lanak egiteko izango da.
Lanak egiten diren bitartean, Mankomunitateak garbigune mugikor bat kokatuko du Eroski hipermerkatuko aparkalekuan bertan, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara. Han, langileek informazioa emango diete herritarrei, hondakinen kantitate txikiak bildu ahal izango dituzte eta, bolumen handiagoko hondakinak bota nahi izanez gero, beste bi garbigune finkoetara bideratuko dituzte (E. Leclerc hipermerkatuko aparkalekuan eta Burlatan, kultur etxearen ondoan).
Etxebizitzetako hondakin bereziak
Jakina denez, etxebizitzetan sortzen diren hondakin bereziak gaika biltzea errazten dute garbiguneek, beren ezaugarriengatik, ingurumenerako arazoa ekar dezaketen hondakinak eta, egokia bada, birziklatu aurretik tratamendu berezia behar dutenak. Hori dela-eta, ez dira inolaz ere edukiontzietara bota behar. Halakoak dira, esate baterako, pintura-produktuak, automobilenak (olioak, bateriak, izotz-kontrakoak), produktu bereziak (fluoreszenteak, frijitzeko olioa, pilak, sendagaiak), eta bai etxetresna elektriko txikiak, jostailuak eta arropa ere.
Etxebizitzetako hondakin bereziak garbigune mugikorren bidez ere biltzen dira: Iruñeko auzoetara eta Iruñerriko herrietara joaten diren ibilgailuak.
Lehen garbigunea, duela 19 urte
Iruñerriko lehen garbigunea Eroskikoa izan zen eta 2000. urteko otsailean jarri zen abian. 2005eko ekainean, Mankomunitateak bigarren garbigune finkoa zabaldu zuen, E. Leclerc hipermerkatuaren ondoan. Azkenik, hirugarren garbigunea aurtengo urtarrilean jarri da martxan, Burlatan. Horrez gain, 2005ean, garbigune mugikorrek beren lanari ekin zioten: aurreneko ibilgailua hasi zen Iruñeko auzoetara eta Iruñerriko herrietara joaten. Egun, bost furgoneta joaten dira astero 37 kokaleku desberdinetara, eta aurreikusita dago udan beste bi ibilgailu gehiago hastea zerbitzua ematen.
Beste albiste batzuk
- Proiektua Txulapain ibaiaren saneamenduaren aldeko apustu handia da
- Erakusketetako bi, ‘Bigotes’ eta ‘Comedy Wildlife Photo’, apirilaren 6tik aurrera bisitatu ahal izango dira, osteguna
- Iruñerrian konposta egiten duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute