Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2013/07/12

Ikasi birziklatzen sanferminetan

Rodezno Kondearen plazan dagoen karpan “Birziklatzearen erruletan” jokatzeko aukera dago sanferminetan.

Orain neska-mutikoek hondakinak ongi bereizten ikasteko aukera dute baita sanferminetan ere. Horretarako, Iruñerriko Mankomunitateak karpa bat jarri du Rodezno Kondearen plazan, haurrentzako jarduerak egiten diren “Hauek festa hauek!” gunearen barnean. Hain zuzen, karparen barnean birziklatzearen erruletan jokatzeko aukera dute: zoriak produktu bat hautatuko du eta haurrek asmatu beharko dute zein edukiontzitara bota behar den. Modu ezin hobea da txikiei kontzientzia harrarazteko.  

Sanferminetan nabarmen biderkatzen da hondakin kopurua. 2012ko jaietan, batez beste egunean 111.062 kilogramo hondakin bildu zituzten Alde Zaharrean. Hondakin gehien bildu zen egunean urteko gainerako egunen batez besteko kopurua 21 aldiz biderkatu zen. Zehazki, 2012ko uztailaren 8an, igandea, festaren inguruan 173.920 kilogramo hondakin bildu ziren eta 2012. urte osoko batez bestekoa 8.118 kilogramokoa izan zen.

Beste albiste batzuk