Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2022/09/27

Hondakinen kudeaketa eraginkorrari buruzko jardunaldi batzuk egingo ditu IMk urrian

Iruñeko Planetarioan izango dira, urriaren 19an eta 20an. Eta horiek osatzeko, konpostajeari eskainitako beste bi jardunaldi egingo dira

Iruñerriko Mankomunitateak eta Composta en Red koordinakundeak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin lankidetzan, “HONDAKINEN KUDEAKETA ERAGINKORRA: Edukiontzi adimendunak eta datuen kudeaketa · Gai organikoak konpostatzea” jardunaldiak egingo dituzte datorren hilean, gai horiei lotutako profesionalentzat, arlo publikokoak edo pribatukoak izan.

Hain zuzen ere, jardunaldiak Iruñeko Planetarioan izango dira, urriaren 19an eta 20an, eta formatua aurrez aurrekoa eta online izango da. Urriaren 19ko jardunaldia edukiontzi adimendunak eta datuen kudeaketa aztertzeko izango da, eta 20koak gai organikoak konpostatzean jarriko du arreta. Bi jardunaldietan mahai-inguruak eta eztabaidak egingo dira, hondakinak kudeatzeko alor horietan espezialistak diren pertsonekin.

Halaber, urriaren 21ean, bisita teknikoa egingo da Iruñerrian konpostajeari lotuta dauden instalazioetara. Eta azkenik, hilaren 22an, Konpostaren Jaia egingo da, Mendillorrin, nahi duen herritar ororentzat.

Jardunaldietan parte hartzea doakoa da, baina nahitaez eman behar da izena. Jardunaldien programa hemendik deskargatu ahal da. Ekitaldiari buruzko informazio guztia eskuragarri dago lotura honetan.

Beste albiste batzuk