Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/07/10

Handitu egin da beira bilketa sanferminetako lehen lau egunetan

161 tona beira berreskuratu dira, joan den urteko uztailaren 6a eta 10a artean baino %29,9 gehiago.

Aurtengo San Fermin jaietako lehen lau egunetan, Iruñerriko Mankomunitateak 126 tona hondakin bildu ditu festaren ingurunean, hau da, joan den urteko uztailaren 6a eta 10a artean baino %0,66 gutxiago. Hondakin kantitate handiena bildu zen eguna uztailaren 6a, igandea, izan zen (42.380 kg), eta hurrengoa uztailaren 7a, astelehena (34.040 kg). Gutxien bildu zena, berriz, hilaren 9a, asteazkena (23.620 kg), eta hurrengoa hilaren 8a, asteartea (26.180 kg).

Ostera, beiraren bilketa nabarmen handitu da, atzo arte 161 tona beira berreskuratu baitziren, joan den urteko egun hauetan baino %29,9 gehiago. Hain zuzen ere, beira gehien bildu zen eguna hilaren 9a izan zen, asteazkena (50.760 kg), eta hurrengoa uztailaren 8a, asteartea (45.000 kg). Astelehenean, hilak 7, 42.420 kg bildu ziren eta gutxien bildu zen eguna igandea izan zen, uztailaren 6a (22.920 kg).

Zifra horiek adierazten duten moduan, bildutako hondakin kopuru osotik %56 beirari dagozkio, eta, horrenbestez, hori da jaien lehen egunetako material birziklagarriaren portzentajea.

Aurten, Iruñerriko Mankomunitateak eta Ecovidrio enpresak beira biltzeko kanpaina bat bultzatu dute, eta horren ondorioz, besteak beste eta Erruki Etxearen laguntza aktiboari esker, beira gaika bilduko da zezen-plazan zezenketen ondoren. Zehazki, lehen lau egunetan, 3.560 kg beira bildu dira: hilaren 6an, 100 kg; hilaren 7an, 1.220 kg; hilaren 8an, 1.060 kg; eta hilaren 9an, 1.180 kg.

Hondakinak biltzeko operatibo berezia

San Fermin jaiek irauten duten bitartean Iruñerriko Mankomunitateak festaren ingurunean hondakinak biltzeko sistema berezi bat jartzen du martxan. Alde batetik, festen aurreko egunetan bilketa pneumatikoko 33 guneak kentzen dira, eta, hortaz, barne hartzen dituzten hondakinak botatzeko 122 buzoiak –buzoi horietatik 50 gai organikoak eta gainerakoak botatzekoak dira, 37 ontziak botatzekoak eta 35 papera eta kartoia botatzekoak–. Sanferminetan (Alde Zaharrean bilketa pneumatikoa egiten ez den tokietan dauden edukiontziekin batera) buzoi horiek ordezkatu egiten dira atzeko bilketako 332 edukiontzi urdin jarrita, “Sanferminetako bilketa berezia” kanpainakoak.

Gainera, nabarmendu behar da festen inguruneko taberna eta jatetxeetako atez ateko beira bilketa indartu egiten dela 120 litroko edukiera duten 530 edukiontzi jarrita sanferminetan, eta, beraz, urte osoan egoten diren 330ei gehitzen zaizkiela. Aurtengo sanferminetako aurreneko egunetan bildutako beira osotik atez ate bilduta berreskuratutako beira 56.920 kg izan dira: hilaren 6an, 14.180 kg; hilaren 7an, 16.100 kg; hilaren 8an, 14.540 kg; eta hilaren 9an, 12.100 kg.

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela