Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2023/03/24

Etxeko, auzoko eta eskolako konpost onenarendako III. lehiaketa iragarri du Mankomunitateak

Iruñerrian konposta egiten duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute

Iruñerriko Mankomunitateak etxeko, auzoko eta eskolako konpost onenarendako hirugarren lehiaketa antolatu du, Iruñerrian konposta egiten duten pertsona guztientzat.

IMk etxeko konpostajerako sustatzen dituen kanpainetan parte hartzen dutenek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta bai konposta beren kasa egiten dutenek ere. Auzoko konpostajerako guneek ere izena eman ahal izango dute lehiaketan, gune bakoitzeko boluntarioen bidez. Eta, horiez gain, edizio honetan, ikastetxeek parte hartzeko kategoria bat egongo da, eta baimendutako pertsona baten bidez eman ahal izango dute izena.

Izena eman duten guztiei konpostajeari buruzko ezagutzak baloratzeko galdetegi bat bidaliko zaie posta elektronikoz, betetzeko eta IMra igortzeko. Galdetegietan lortutako emaitzetatik abiatuta, puntu-kopuru handieneko izen-emateak hautatu eta lehiaketaren hurrengo fasera igaroko dira: 20, etxekoan; 5, auzokoan; eta beste 5, eskolakoan. Azkenik, maiatzean eta ekainean, Mankomunitateko zerbitzu teknikoak bisita egingo die hautatutako 30 parte-hartzaileei, konpost-lagina hartzeko. Bisita horren gainean, txosten tekniko bat egingo da, eta bertan laginen ezaugarri fisiko-kimikoak, mantenugaien kantitatea eta metal astunen kontzentrazioa aztertuko dira.

Aurreko hiru fase horien baturan (izen-ematea, bisita eta konpostaren analisia) puntu-kopuru handiena lortzen duten hautagaiek irabaziko dute lehiaketa.

Konpostajerako hiru kategoria: etxekoa, auzokoa eta eskolakoa

Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago jada eta apirilaren 14an bukatuko da. Hain zuzen ere, izen-ematea formalizatzeko, oinarriekin batera dagoen fitxa bete eta IZSAren bulegoetara eraman behar da (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña), 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Edo posta elektronikoaren bidez ere bidali ahal izango da, mcp@mcp.es helbidera, gaian “Konpost onenarendako hirugarren lehiaketa” jarrita. Etxebizitza, gune edo ikastetxe bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da.

Oinarriak Mankomunitatearen webguneko “Jarduerak” atalean eskuratu ahal dira: www.mcp.es  

Hautagaien balorazioa konpostaje deszentralizatuan espezialistak diren langile teknikoek egingo dute, eta sari hauek emango dira:

Etxeko konpost onenaren saria diru-kopuru bat izango da, baratzerako eta/edo lorategirako produktuekin edo Nafarroako Landetxeen Sareko establezimendu batean nekazaritza-turismoko egonaldi batekin trukatu beharrekoa. Hartara, lehen saria 600 euro izango da, bigarrena 300 eta hirugarrena 150.

Auzoko konpost onenaren saria guneari eta haren erabiltzaileei aitortza publikoa egitea izango da.

Eskolako konpost onenaren saria ikastetxearen aitortza publikoa egitea eta hiri-baratzerako mahai bat izango da.

 

Beste albiste batzuk