Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/04/11

Etxean konposta egiteko kanpaina berria

Zortzi ekitaldiren ondoren, 1.800 familiak baino gehiagok konposta egiten dute gai organikoekin Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketa esparruan.

Iruñerriko Mankomunitateak martxan jarri du etxean konposta egiteko bederatzigarren kanpaina. Mankomunitateak hiri hondakinak kudeatzeko duen esparruan bizi diren boluntarioentzat da kanpaina; etxean bertan hondakin organikoak konpost bihurtu nahi dituztenentzat, hain zuzen.

Etxeek ohiko bizilekua izan behar dute, eta, gutxienez, 50 m2-ko lorategia edo baratzea izan behar dute. Ekimenean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2a baino lehen eman beharko dute izena, ondokoen bidez: webgune hay edo 948 42 32 42 telefonoa.

Webgunearen kasuan, etxeko edo auzoko konposta egiteko interesa duten herritarrak Mankomunitatearen webgunean dagoen atal espezifikora sar daitezke. Atal horretan jarduera hauei buruzko informazioa daukate, eta bai Iruñerriko Mankomunitateak antolatutako kanpainetan parte hartzeko inskripzio formularioa ere.

Aurreko ekitaldietan bezala, prestakuntza emateko saio batzuk egingo dira familia boluntarioentzat. Zehazki, maiatzaren 16an eta 17an egingo dira, ostirala eta larunbata, Atarrabiako San Andres Errotan. Gainera, hondakinak ongi kudeatu ahal izateko behar diren materialak emango zaizkie saio horietan.

Bederatzigarren kanpaina honen harira, Mankomunitateak laguntza eskatu die Iruñerriko udalei etxean konposta egiteak dituen ingurumen eta ekonomia abantailak zabaltzeko. Gainera, informazioa emateko kartel batzuk bidali dizkie, eraikin publikoetan, paneletan edo beste euskarri batzuetan jartzeko.

2006. urteaz geroztik ari da Mankomunitatea garatzen etxean konposta egiteko kanpainak, Ingurumen Ministerioarekin lankidetzan egin zuen esperientzia pilotu baten ondorioz. 2013ko ekitaldian 269 familiak eman zuten izena eta, hortaz, 1.800 familiak baino gehiagok egiten dute konposta, sukaldeko hondakinak baliatuta, Mankomunitatearen kudeaketa esparruan. Batez beste familia horietako bakoitzak urtean sukaldeko hondakinen 250 kilogramo birziklatzen dituela jotzen da, eta, beraz, guztira hondakin biodegradagarrien 471 tona.

Beste albiste batzuk

  • Sadar kalean dagoen taxi-geraleku berria ere erabili ahal izango da, Nafarroa Arena pabiloiaren parean
  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59