Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/07/22

Auzoko konpostajerako gune berria Mendebaldean

Iruñean auzoko konpostajea egiteko dagoen bigarren gunea da, Sanduzelai auzoan egokitu zutenaren ondotik.

Joan den uztailaren 21ean, astelehena, Mendebaldeko auzoko konpostajerako gunea aurkeztu zen, Iruñean martxan jarri den bigarrena, hain zuzen, aurreko apirilean Sanduzelai auzoan abian jarri baitzen lehena. Mendebaldeko gune hori, zehazki, Antonio Pérez Goyena pasealekuan jarri dute, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren ondoan.

Inauguratzeko ekitaldira 35 bizilagun inguru joan ziren eta konposta egiteko prozesuari buruzko zalantzak argitu ziren. Gainera, boluntarioei etxeetan gai organikoak bereizteko ontzia eta informazioa eskura edukitzeko gidaliburuak eman zitzaizkien. Une honetan, 70 familia daude izena emanda, nahiz eta izena emateko prozesua orain dela hiru aste baino ez zen hasi, uztailaren hasieran.

Auzoko konpostajearen esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdi aldera hasi zen, Iruñerriko sei kontzejutan, eta xedea izan zuen herri bakoitzeko herritarren etxeetan sortutako hondakin organikoak birziklatzea (sukaldekoak edo baratzekoak eta/edo lorategikoak). Egun, hamasei herri hauek dira praktika honekin bat egin dutenak: Aizarotz, Añezkar, Añorbe, Arazuri, Egues, Etxauri, Uharte, Labio, Mutiloa, Olatz-Subitza, Oteitza Berriobeiti, Iruñea (Sanduzelai eta Mendebaldea), Sarriguren, Subitza, Taxoare eta Atarrabia.

Esperientzia hau borondatezkoa da, eta egin daiteke parte hartzen duen kontzeju edo udalerri bakoitzak lursail publiko bat uzten duelako konpostajerako gunea kokatzeko. Landaguneetan, gune bakoitzean bi eremu egokitzen dira: bata baratzeetako edo lorategietako hondakinak botatzeko da, eta bestea konpost ontziak kokatzeko eta, hartara, herritarrek etxean sortzen dituzten hondakin organikoak botatzeko. Hiriguneetan, berriz, konpost ontziak eta material egituratzailea duten kaxak jartzen dira (inauste hondakin birrinduak dira material egituratzailea, Mankomunitateak jartzen dituenak), eta, hartara, boluntarioek hondakinak estal ditzakete konpost ontzian. Herri bakoitzean, herritar boluntario bat edo bi (“master-composter” esaten zaie) arduratzen dira koordinazio lanez eta esperientziari jarraipena egiteaz.

Beste albiste batzuk

  • Sadar kalean dagoen taxi-geraleku berria ere erabili ahal izango da, Nafarroa Arena pabiloiaren parean
  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59