
Astelehenean, maiatzak 11, abian jarriko da beira biltzeko zerbitzua Iruñeko Alde Zaharrean
Hurrengo astelehenean, maiatzak 11, abian jarriko da beira biltzeko zerbitzua Iruñeko Alde Zaharrean. Zerbitzu hori bertan behera gelditu zen martxoaren 16an, astelehena, alarma-egoera izendatu zelako, eta berreskuratu egingo da Iruñea konfinamendua arintzeko lehenengo fasera igarotzen dela berresten bada.
Astelehenetik ostiralera bilketa bat egingo da, eta 15:00etan hasiko da. Larunbat eta igandeetan, aldiz, bi bilketa egingo dira egunean, 08:00etatik eta 15:00etatik aurrera.
Prozedura izango da establezimenduko ontzi guztiak ordeztea, garbi eta desinfektatuta dauden batzuk hartuta. Gomendatzen da establezimenduak dauzkan ontzi guztiak ateratzea, nahiz eta ontzi batzuek beirarik ez eduki.
Adierazi behar da Emausko Trapuketarietako langileek (beraiek arduratzen dira bilketaz) ontziak desinfektatuko dituztela manipulatu ondoren. Era berean, eskatu nahi zaie establezimenduei ontziak desinfektatzeko, establezimenduaren atarian utzi eta gero. Azkenik, establezimendu bakoitzeko langileei eskatu behar zaie hustu eta berehala sartzeko ontziak barnera.
2019an, Mankomunitateak 9.940 tona beira berreskuratu zituen Iruñerrian. Haietatik 1.224 tona Iruñeko Alde Zaharreko ostalaritza-establezimenduetako bilketan jasotakoak izan ziren.
Beste albiste batzuk
- Lurzatiak Agustindarren industrialdean daude, eta bien artean 44.340 metro koadro hartzen dituzte
- Margolan hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean
- Margolan hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean