Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2016/01/15

Astelehenean eta asteartean gai organikoak biltzeko edukiontziak ordeztuko dira Barañainen

1.000 litroko 79 edukiontzien ordez, 2.400 litroko beste hainbeste kokatuko dira, Iruñerriko gainerako eremuetakoak bezalakoak

Hurrengo astelehenean eta asteartean, hilak 18 eta 19, Iruñerriko Mankomunitateak ordeztu egingo ditu gai organikoak biltzeko Barañainen kokatuta dauden 79 edukiontziak (5. edukiontzia).

Zehazki, orain arte zeuden edukiontziak atzetik kargatzekoak eta 1.000 litroko edukierakoak ziren, eta orain kokatuko direnak, berriz, albotik kargatzekoak eta 2.400 litroko edukierakoak izango dira (hortaz, Iruñerriko gainerako tokietan jarri direnak bezalakoak).

Gogoan izango denez, Iruñerriko gai organikoen gaikako bilketaren lehen esperientzia Barañainen egin zen, 2013ko azaroan. Bigarren fasean, 2014an, Iruñeko zenbait auzotara (Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane eta Etxabakoitz) eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia herrietara zabaldu zen. 2015ean, hirugarren fasean, Iruñeko gainerako auzoetara eta beste herri batzuetara hedatu zen, eta, horrenbestez, bilketa mota hau Iruñerriko hiri eremu guztietan egiten da. 

Beste albiste batzuk

  • Uztailaren 6tik 14ra, aireporturako eskaerapeko taxi-zerbitzua bertan behera geldituko da eta haren ordez L23 linearen luzapen bat egongo...
  • Isurpen guztietatik, %4 Uraren Ziklo Integralari dagozkio, %28 EHGari eta %68 hondakinen kudeaketari
  • Heldu den asteartean, ekainak 28, hasiko dira bilketa pneumatikoko buzoiak kentzen