Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2022/06/03

Amaitu da elektronikoki zabaltzen diren edukiontziak kokatzeko bigarren fasea

IMk 51.000 txartel-pare banatu ditu 46.000 etxebizitzatan eta 4.000 establezimendutan baino gehiagotan

Elektronikoki irekitzen diren edukiontziak ezartzeko martxoaren amaieran hasi zuen bigarren fasea amaitu du Mankomunitateak aste honetan. Hain zuzen ere, bi hilabete hauetan, edukiontziak toki hauetan kokatu dira: Barañain eta Ipar Etxabakoitzen, martxoan; Hego Etxabakoitz, Mendebaldea, Yamaguchi eta Nafarroako Unibertsitatean, apirilean; eta Donibane, Iturrama, Abejeras, Azpilagaña, Milagrosa, Sadar, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Arrosadia dorrean, maiatzean.
 
Modelo berria hedatzeko bigarren fase honetan, IM 46.000 etxebizitzatara eta 4.000 establezimendutara baino gehiagotara joan da eta 51.000 txartel-pare banatu ditu. Txartel horien %80 eskura eman dira (etxez etxeko bisitetan edo informazio-gunean jasota) eta %20 posta arruntaren bidez bidali dira.
 
Jakina denez, edukiontziak irekitzeko sistema aldatzearen xedea da bereizi gabe botatzen diren hondakinak minimizatzea, frakzio guztiak, eta bereziki gai organikoak, gaika bereiztea bultzatuta. Gai organikoak, hain zuzen, sortzen diren hondakinen %34 izaten dira (50.975 tona, 2021ean sortu ziren 151.261 tonetatik). Era berean, gainerako edukiontzietan botatzen diren lekuz kanpoko hondakinen kopurua gutxitu nahi da, bereziki, ontzien eta paper-kartoiaren edukiontzietara botatzen direnenak.
 
Sistema berria ezartzeak berekin dakar gai organikoetarako edukiontzi marroia zabaltzeko giltza ordeztea eta txartel elektronikoa edo mugikorrerako app-a erabiltzea. Helbide bakoitzari lotuta daude txartela eta app-a, hartara, komunikazio-ekintza zehatzagoak eta toki jakinetara bideratutakoak egiteko. Txartelak eta aplikazioak ahalbidetzen dute gai organikoetarako frakziorako (marroia) eta gainerakoen frakziorako (grisa) edukiontziak egunero irekitzea, asteko edozein egunetan. Gainera, bi edukiontzi mota horiek pedala dute, errazago ireki ahal izateko. 
 
Gogoan izango denez, sistema berria ezartzeko lehenbiziko fasea joan den urteko irail eta azaro artean egin zen, Mendillorrin, Sarrigurenen, Zabalgunean, Beloson, Lezkairun, Erripagañan, Arrosadian eta Mutiloan. Zehazki, 35.000 txartel-pare baino gehiago eman ziren, sistema berriaren barneko etxebizitza eta establezimenduetan. 
 
Hain zuzen ere, aurreneko bi fase hauetan txartel-pareen banaketa hau izan da:

  EtxebizitzakEstablezimenduakGuztira
1. fasea2021eko udazkena31.7693.37435.143
2. fasea2022ko udaberria46.6454.28750.932
Guztira 78.4147.66186.075

Beste alde batetik, orain arte egokitutako eta kokatutako edukiontzien kopurua 1.858 da (694 aurreneko fasean eta 1.164 bigarrengoan).

Bereiz bildutako gai organikoen kantitateak gora egin du 

2022ko martxoan egindako karakterizazio-azterlanetik eratortzen diren datuen arabera, edukiontzi marroian bereiz bildutako gai organikoen kantitatea hirukoiztu egin da, eta horrek esan nahi du sortutako gai organikoen %42 baliabide bihurtu direla eta ez direla zabortegira bidali. Beste alde batetik, gainerakoen frakziorako edukiontzira botatzen diren hondakin birziklagarriak, zuzenean zabortegira bideratzen direnak, ia erdira gutxitu dira (astean 173 tona izatetik 96 tona izatera), eta horrek materialak berreskuratzeko, ingurumenerako kalteak minimizatzeko eta hondakinak tratatzearen kostuak murrizteko bidea ematen du. 
 
Irail eta azaro artean sistema berria hedatzen jarraituko da, Sanduzelaira, Buztintxurira, Santa Engraziara, Artika Berrira, Arrotxapera eta Txantreara iristeko. Gero, azkeneko fasean, Iruñeko gainerako auzoetara eta Iruñerriko herrietara helduko da. Behin ezartzen bukatuta, 356.000 biztanleri emango zaie zerbitzua (herritarren %94), 350.000 txartel egongo dira banatuta 175.000 etxebizitza eta establezimendutan, eta 4.171 edukiontzi egongo dira egokituta.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago, eta, ohitura den bezala, Baluarteko plazan kokatua dago
  • 2021eko uztailetik 2022ko uztaila arte bildutako datuek adierazten dute pisua %51 murriztu dela batez beste  
  • Planak barne hartzen du eurotaxien 20 lizentzia gehiago ematea