Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/01/21

Amaitu da Argiñarizko zabortegia ingurumen aldetik lehengoratzea

1977an hasi zen zabortegia ustiatzen eta 1992a arte erabili zen.

Joan den abenduan Iruñerriko Mankomunitateak amaitutzat eman zuen Argiñarizko zabortegia ingurumen aldetik lehengoratzea eta, horrenbestez, gune hori Girgillaoko Udalari eman zion ehizarako eta abeltzaintzarako baliatzeko.

1977an hasi zen Argiñarizko zabortegia ustiatzen eta 1992a arte aritu zen erabiltzen, orduan Mankomunitateak martxan jarri baitzuen Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa. 1993an itxi eta zigilatu egin zen Argiñarizko zabortegia, eta geroztik mantentze eta kontrol lanak egin dira bertan. Zehazki, mantentze lan horiek, funtsean, hiru hauek izan dira: helburu horretarako instalatutako tximinia batzuen bidez gasa bideratzea, euri ura iragaztea mugatzea, betoizko ubideak isolatuta, eta istileko lixibiatuak bideratzea, Ebroko Ur Konfederazioak ezarritako baimen baldintzetan.

Behorrak, lehengoratutako inguruan

20 urtean mantentze lanak egiten aritu eta gero esan daiteke guztiz lehengoratuta dagoela zabortegia. Egonkortuta dagoenez, ez da zabortegi gasik isurtzen –horrek bidea eman du gasa bideratzeko tximiniak ordezkatu eta ale-materiala jartzeko– . Dena den, lixibiatuen tratamendua Ebroko Ur Konfederazioak ezarritako baldintzetan egiten jarraituko da, Konfederazioak neutralizatuta daudela irizten dion arte. Inguru honek duen erabilera berriaren erakusgarri dira behorrak, lehengoratu den gunearen gaineko bazkalekuetan baitabiltza.

 

Argiñarizko zabortegia, zabortegi gisa ustiatzen zen bitartean.

 

Argiñarizko zabortegia egun, ingurumen aldetik lehengoratzea amaitu eta gero.

 

Behor batzuk bertan dabiltza, besteak beste, abeltzaintzarako erabiliko baita lehengoratutako ingurua.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago, eta, ohitura den bezala, Baluarteko plazan kokatua dago
  • 2021eko uztailetik 2022ko uztaila arte bildutako datuek adierazten dute pisua %51 murriztu dela batez beste  
  • Planak barne hartzen du eurotaxien 20 lizentzia gehiago ematea