Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2021/05/24

Abendua bitartean onartutako hondakin-tasen murrizketa aplikatzen hasi da IM

2020ko martxoa eta joan den apirila artean aplikatu zirenei gehitu behar zaizkie kenkari horiek

Pandemian zehar ezarritako murrizketek eragina izandako Iruñerriko ostalaritzako establezimenduei, saltokiei eta bulegoei hondakinen tasaren beherapena aplikatzen hasi da fakturetan Iruñerriko Mankomunitatea.

Erakundearen Batzar Nagusiak joan den otsailaren 22an onartu zuen aho batez aldaketa hori, eta 2021eko bigarren lauhileko honetan indarrean sartu diren aldaketa hauek hartzen ditu barne:

  • %30 murriztea hondakinen tarifak, erabilera nagusia kafetegi-taberna, jatetxe, ostatu, aterpetxe edo hotelarena duten lokalei.
  • %30 murriztea hondakinen tarifak zinema, antzoki eta auditoriumei.
  • %25 murriztea hondakinen tarifak erabilera nagusia bulegoarena, jarduera ekonomikoa duen etxebizitzarena edo merkataritzako lokalarena duten higiezinei.

Pandemia borrokatzeko hartutako neurriak zirela-eta 2020ko martxoa eta 2021eko apirila artean aplikatu zirenei gehitu behar zaizkie kenkari horiek, eta orain arte fakturazioan ia 2 milioi euro gutxitzea ekarri dute. Egungo murriztapen hauek, 2021eko amaiera bitartean, 1.100.000 euroko kantitate zenbatetsia ekarriko dute.

Beste albiste batzuk