
2017an, Mankomunitateak 52.246,12 t hondakin berreskuratu zituen, aurreko urtean baino %1,52 gehiago
2017an, Iruñerriko Mankomunitateak 145.778,73 tona hondakin bildu zituen guztira, aurreko urtean baino %1,69 gehiago, 2016an 143.354,33 tona hondakin jaso baitzituen. Hazkunde horrek berretsi egiten du 2009az geroztik izan ziren ondoz ondoko jaitsieren ondoren 2014an hasi zen joera aldaketa.
Hondakinak berreskuratzeari dagokionez (birziklatzeko moduan dagoen bildutako materiala) hazkundea %1,52koa izan da, 52.246,12 t berreskuratu baitziren. Emendatze handiena ehun-materialetan izan da, mota horretako hondakinen 591,14 t jaso baitira, aurreko urtean baino %38,86 gehiago (2016an 425,70 t izan ziren), nagusiki, joan den urteko abuztuaz geroztik arropa, oinetakoak eta ehun-materialak jasotzeko 95 edukiontzi berri kokatu direlako Iruñerrian.
Halaber, hazkunde handia izan da etxeko eta auzoko konpostajearen arloan, %33,14 emendatuta, 2.812 t berreskuratu baitziren (2016an 2.112 t izan ziren). Alde horretatik, gogora ekarri behar da 2016aren bigarren erdian gai organikoen gaikako bilketaren IV. fasea abiarazi zela eta fase horretan sartuta zegoen herri bakoitzari konpostajea eskaini zitzaiola gai organikoak tratatzeko modu gisa, eta, beraz, horrek baldintzatu du adierazle hau emendatu izana 2017an. Emendatu diren beste frakzio batzuk egurrarena, 1.842 t berreskuratu baitira –aurreko urtean baino %13,48 gehiago–, eta paper-kartoiarena izan dira, %1,25 hazita (16.384 t).
5. edukiontziaren bidez gai organikoak berreskuratzea pitin bat gutxitu da, %0,65, 2017an 7.515,80 t izan baitziren eta 2016an 7.565,00 t. Jaitsiera handiena tamaina handikoen atalean izan da, %10,99 gutxituta (427,18 t), eta haren ondotik inauste-hondakinak egon dira, %5,01 gutxiago bilduta (8.138,35 t). Beirari dagokionez, 8.712,22 t jaso ziren, aurreko urtean baino %0,08 gehiago. Amaitzeko, ontzi arinen 4.747 t berreskuratu ziren (tetrabrikak, plastikoak eta metalak, hau da, 2016an baino %0,35 gehiago.
Etxeko konpostajeari dagokionez, lehenago esan den bezala, gai organikoen gaikako bilketaren IV. fasea abiarazteak ekarri zuen 2016ko bigarren seihilekoan etxebizitza gehiago batzea IMk gauzatzen dituen kanpainen bidez –joan den urtean hamaikagarren deialdia egin zen– jada parte hartzen zuten etxebizitzei. Osotara, 2017an, etxeko konpostajean 3.243 familiak parte hartu zuten eta 2.334,8 tona konpost sortu zituzten. Auzoko konpostajearen kasuan, 845 etxebizitzak parte hartu zuten, konposta egiteko 33 gunetan, eta denen artean 234,8 tona lortu zituzten. Azkenik, adierazi behar da 721 familiak gai organikoak beren baliabideen bidez kudeatzea erabaki zutela eta 242,4 tona sortu zituztela.
Denera jota, bosgarren edukiontziaren bidez berreskuratutako 7.515,80 tonak eta konpostajearen bidez berreskuratutako 2.812 tonak batuta, 10.327,8 t gai organiko berreskuratu dira, eta, aurreko urtearen aldean, %6,75 gehiago da.
Edukiontzi bidez bildutako gai organikoak 7.748 t izan ziren, sortutako gai organiko guztien %16,0, 54.264 t izan baitziren.
Beste albiste batzuk
- Margolan irabazleen eta hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean
- Azpiegitura berriak biogas-ekoizpena handitzen eta nekazaritzarako lohien egonkortzea hobetzen lagunduko du
- Jai bat egingo da ekainaren 3an, larunbata, Urkien basoan (Mariano Arigita pasealekua)