Bi garbigune finko daude Eroski eta E.Leclerc hipermerkatuetako aparkalekuetan. Astelehenetik ostiralera egoten dira irekita, 08:15etik 22:15era. Bestalde, hiru furgoneta ibiltzen dira Iruñeko eta Iruñerriko auzo eta herrietan, eta bakoitzera astean behin joaten dira. Garbiguneak ikusi.
Zerikusia duten zerbitzuak
Zerikusia duten zerbitzuak
Mankomunitateko teknikariek beharrezkoa den jarraipena egingo dute parte-hartzaileen artean sor litezkeen zalantzak argitzeko. Horretarako, telefono edo posta elektronikoaren bidez egingo da jarraipena eta/edo bisita pertsonalizatuak egingo dira, parte-hartzaile bakoitzaren premien arabera.
Zerikusia duten zerbitzuak
Txartel pertsonalizatuak egiteko lekuetako batera joan behar duzu, eta NANaren kopia bat (bi aldeetatik) eta koloretako argazki berri bat, nortasun agirikoaren tamainakoa, eraman behar dituzu. Han eskaera bat bete beharko duzu, eta gero tarifa hori izateko eskubidea ematen dizun txartela emango dizute.
Dena den, txartela hartzen duzunean lehenbiziko karga bat egin beharko duzu, gutxienez, 5 €-koa, leku edo saltoki horretan bertan.
Zerikusia duten zerbitzuak
Erabiltzaileek galtzen dituzten gauza guztiak jasotzen ditu eskualdeko hiri garraioaren kontzesioa duen enpresak (TCC), eta, behin identifikatzen dituenean, egunero Iruñeko Udalaren Objektu galduen bulegora eramaten ditu.
Berreskuratzeko aukerak hauek dira:
1. TCC enpresara deitzea: 948 129 300 (bulegoko ordutegian)
2. Udaltzaingoaren bulegoetara joatea. Iratxeko monasterioaren kalearen 2.ean daude, behealdean. Astelehenetik ostiralera joan behar da, 08:30etik 14:30era. Telefonoa hau da: 948 420 612
Gauza galdu bat hartzeko gauza horren jabetza egiaztatu behar da.
Ez, bosgarren edukiontzia ezarri den tokietan ez da instalatuko, ez inauste hondakinak biltzeko edukiontzirik, ez eta auzoko konpostajerako gunerik ere.
Zure kontsumoak aintzat hartuta, instalazioan ihes edo jario ezkuturen bat duzula iruditzen bazaizu eta egiaztatu egin nahi baduzu, hauxe duzu era egokiena: une jakin batean kontagailuan ageri diren metro kuboak idatzi eta geroago berriro begiratu, baina kontuan izanda eta ziurtatuta inork ez duela ura kontsumitzen duen zerbitzu bakar bat ere erabili denbora tarte horretan (esate baterako, etxean inor egon ez dagoen asteburu batean, gau batean...). Metro kuboen kopurua nabarmen aldatu bada, horrek esan nahi du instalazioaren tokiren batean ura galtzen dela.
Instalazio pribatu batean dagoen ihesa denez, zuri dagokizu konpontzea. Dena den, inolako zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan herritarrei arreta egiteko zerbitzuarekin.
Arazuriko Hondakin Uren Araztegian, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Garraiatzea ere kontratatu daiteke, eta arratsaldean eramateko aukera dago.
Zakuaren prezioa (30 l/20 kg) = 1,82 + BEZa
Garraiatzearen prezioa
- 20 m3-raino: 53,53 orduko + BEZa
- 40 m3-raino: 65,74 orduko + BEZa
KONTUAN IZAN BEHARREKOA: abuztuan konposta ez da zakutan saltzen, soltean bakarrik. Eta erabiltzailearen konturakoa da kargatzea eta garraiatzea.
Lehenbizi kanpaina aurkezten da eta hitzaldi bat egiten, oinarrizko hastapenak aurkeztu eta etxean konposta ongi egiteko. Gero, mahai-ingurua antolatzen da aurreko kanpainetan parte hartu duten batzuekin eta teknikariekin, eta, hartara, parte-hartzaile berriek beren zalantzak galdetu ditzakete. Amaitzeko, behar den materiala banatzen da: konposta egiteko ontzia, aireberritzekoa, konpostatzearen gaineko gidaliburua (PDF formatuan ere badago “Behera kargatzeak” atalean)...
Bai. Modurik errazena da urtero antolatzen ditugun kanpainetan izena ematea (maiatzean edo ekainean). Parte hartzeko, etxebizitzak lehen etxebizitza izan behar du, Iruñerrian egon behar du eta, gutxienez, 50 metro koadroko berdegunea izan behar du (baratzea eta/edo lorategia).
Zerikusia duten zerbitzuak
Titularra aldatzea doakoa da, baldin eta jatorrizko kontratuan ez badago inolako zorrik.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bai. Fakturaren bat zor baduzu, litekeena da berankortasun txosten bati hasiera ematea eta, zorrak jarraitzen badu, hornitzea etetea.
Gutun baten bidez jakinarazten da txosten hori abiarazi dela. Behin ura kendu denean, hornidura berriro martxan jartzeko, zor dena ordaindu beharko da gehi berriro konektatzeagatik dagoen kuota bat.
Gogoan izan ezazu uraren eta hondakinen tarifetan hobariak edo beherapenak daudela, diru premia larriko egoeretarako.
Zerikusia duten zerbitzuak
Fakturan bertan ageri den mugaeguna bitartean. Uraren fakturen kasuan, hilabeteko epea da. Egun horretatik aurrera, zenbatekoa hilero handituko da, diruaren legezko interesaren arabera.
Gogoan izan behar duzu fakturak ordaintzeko modua helbideratzea jarrita baduzu eta beste modu batera egin nahi baduzu 28a baino lehen eskatu behar duzula, egun horren inguruan kudeatzen baititugu bankura igorri beharrekoak.
Zerikusia duten zerbitzuak
Hornidura kontratatzeko kuota, 2023rako, kontratatutako emariaren arabera ezartzen da, taula honen arabera:
KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA | EMARI IRAUNKORRA (Q3) | KUOTA |
---|---|---|
2,5 m3/ordu arte | 4,0 m3/ordu arte | 148,93 € |
3,5 m3/ordu arte | 6,3 m3/ordu arte | 186,17 € |
6 m3/ordu arte | 10 m3/ordu arte | 223,40 € |
10 m3/ordu arte | 16 m3/ordu arte | 297,86 € |
10 m3/ordutik aurrera | 372,33 € |
Zerikusia duten zerbitzuak
Eguerdiko ordu biak baino lehen formalizatu diren kontratuen kasuan, hornidura eta saneamendu zerbitzua hurrengo egun baliodunean egongo da erabilgarri.
Horri buruzko argibide guztiak “Titularra aldatu” atalean klik eginda eskuratuko dituzu.
Zerikusia duten zerbitzuak
Etxebizitzak ura badu, hornidura kontratuaren titularra aldatu beharko duzu. Horretarako, formulario bat bete beharko duzu, eta titulartasuna egiaztatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu.
Gogorarazi behar dizugu aldaketa hori doakoa izango dela, kontratua alta eginda badago eta etxebizitzaren ordainketak egunean badaude.
Etxebizitzak ez badu urik, hornidura izateko alta egin beharko duzu. Horretarako, formulario bat bete beharko duzu, eta titulartasuna egiaztatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu.
Bi kasuetan aurkeztu beharreko dokumentuak hauek izango dira:
- Kontratatzailearen NANaren edo IFKren kopia.
- Kontratua dagokion higiezinaren jabetza edo alokairu agiria.
- Sozietate bat bada, ordezkaritza ahalordea eta sozietatea eratzeko kontratu zibila (kontratua sozietate irregular edo ondasun erkidego baten izenean egin behar bada)
- Biziegokitasuneko zedula, soil-soilik etxebizitzan azken bost urteetan hornidura kontraturik izan ez den kasuetan.
Zerikusia duten zerbitzuak
Kudeaketa hau egiteko baimena behar dugu, bai kontratuaren titularrarena, bai kontuaren titularrarena ere, desberdinak badira. Inprimaki bat bete behar duzu, sinatu eta helarazi, Kobratzeko datuak aldatzeko zerbitzuaren bidez.
Kontratuaren titularra eta kontuarena pertsona bera bada, telefonoz ere egin ahal izango duzu. Herritarren arretarako telefonora deitu beharko duzu (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 07:30etik 18:00etara. Titulartasuna egiaztatzeko eskatuko zaizu, eta deia grabatu egingo da.
Zerikusia duten zerbitzuak
Kontratuaren titularraren NANa edo IFK aurkeztu behar duzu, eta, ahal den guztietan, kontagailuaren irakurketa, harremanetarako telefono bat eta jakinarazpenetarako helbidea.
Behin baja egin denean, aldian behingo azken faktura eta baja formalizatu den eguna bitartean ordaindu gabe gelditu diren kuota finkoak eta kontsumoa likidatuko dira. Kontagailua etxebizitzaren barnean badago, SCPSA enpresako teknikariei sartzen utzi beharko diezu, kentzeko aukera izan dezaten.
Zerikusia duten zerbitzuak
Kontagailua etxebizitzaren barnean baduzu eta ezin izan bagara sartu irakurtzeko, eta zuk zeuk ere ez badiguzu irakurketa eman faktura egin baino lehen, hornidura eta saneamenduko kuota finkoak baino ez dira sartuko fakturan –eta hondakinei dagokiena, hori bada kasua–.
Gero, kontagailua irakurtzen dugunean, azkeneko aldiz irakurri zenetik metatu den kontsumo guztia fakturatuko dugu. Horrenbestez, garrantzitsua da irakurketak egunean izatea, hartara, kontsumoa ondorengo fakturetan metatzea eta, ondorioz, ordaindu beharrekoa metatzea, saihestuko baituzu.
Zerikusia duten zerbitzuak
140/2003 Errege Dekretuaren arabera, sareko urak eduki beharreko kloro libre kantitateak 0 eta 1 mg CL2/L artekoa izan behar du.
Urak kloroa izateak bermatzen du ura egoki tratatu dela eta ez duela kutsadura mikrobiologikorik izan banatzean.
Zenbait egoera berezitan gerta liteke urak tonu desberdinak izatea:
- Kolore zurixka: uretan disolbatuta dagoen airearekin du zerikusia, alde egiten baitu eta burbuila ñimiñoak sortu, eta burbuila horiek ematen baitiote kolore zurixka, esne itxurakoa. Jalkitzen uzten bada, kolore hori desagertu egiten da. Zergatik sortzen da batzuetan bakarrik? Urak disolbatuta eraman ditzakeen gasen kantitate handiena bi faktoreren araberakoa delako: tenperatuta eta presioa. Ura zenbat eta hotzago egon, orduan eta gas (aire) gehiago disolba dezake, eta zenbat eta presio handiagoa izan orduan eta zailagoa da aireak alde egitea. Horrenbestez, ura beroa badago eta presio gutxi badu, errazagoa da kolore zurixka izatea.
- Ur arrea: eskuarki, gerta liteke ura arretzea, etxebizitzaren inguruan obrak egiten ari badira eta uneren batean ura kendu badute eta gero berriro jarri martxan.
- Kolore marroia: herdoildu itxurakoa. Litekeena da barne instalazioko elementuak herdoilduta egotea, ziurrenik, altzairu galbanizatuzkoak ez diren giltzak edo torlojuak.
- Kolore beltza: partikulak disolbatuta dituela. Litekeena da junturetako goma izatea, usteldu egin delako.
Azken bi kasu horietan, arazoak bere horretan jarraitzen badu, egokiena da iturgin bati deitzea instalazioa berrikusteko.
Partikularrak
Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora partikularren hondakinak ere eraman daitezke (lan hondakinak, zura, txatarra). Hain zuzen, zentroaren atarian edukiontzi batzuk daude eta han utzi behar dira. Zerbitzua doakoa da.
Enpresak
Hondakinak sortzen dituzten eta Gongorara eraman nahi dituzten enpresek aurretik eskatu egin behar dute. Zehazki, hondakinak onartzeko dokumentu bat beteta egin behar dute. Bidaltzen dutenean eta zentroko teknikariek aztertzen dutenean, delako hondakina bertara eraman daitekeen edo ez erabakiko dute. Edozein kasutan, eman beharreko pausoak zein diren azaltzen duen erantzuna ematen dute.
Hiri hondakinak biltzea eta tratatzea kudeatzeari esker lortzen diren diru-sarrerak prozesu horrek eragiten dituen kostuak finantzatzera bideratzen dira, Iruñerriko herritarrek ordaintzen dituzten tasekin egiten den moduan.
Diru-sarrera nagusiak birzikla daitezkeen materialak saltzeari dagozkio, hala nola ontziak, beira eta papera saltzeari dagozkionak. Material bakoitza dagokion kudeatzaile integratuari saltzen zaio. Horrez gain, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan sortzen den biogasetik eskuratutako energia ere saltzen da eta horrek ere diru-sarrerak ekartzen ditu.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bai.
Dena den, erabiltzaile arruntaren tarifa kobratuko da: 0,70 euro.
Zerikusia duten zerbitzuak
Txartela C motakoa bada (familia ugariak) eta iraungita badago, txartel pertsonalizatuak egiteko lekuetako edozeinetara joan beharko duzu eta dokumentu hauek eraman:
- Familia ugariaren agiria
- Koloretako argazki bat, nortasun agirikoaren tamainakoa
Gogoan izan behar duzu, txartela iraungita badago ere, saldoa amaitu arte erabili ahal izango duzula.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bi garraio-linea desberdin erabiltzen badituzu 45 minutuko tartean lehen aldiz ordaindu duzunetik, bigarren bidaia linea-aldaketatzat joko da, eta, horrenbestez, doakoa izango da. Dena den, garraio-txartela erabilita bakarrik egin daiteke eta, hortaz, ez da aplikatzen eskudirutan ordaindu baldin bada bidaia.
Txartela izengabea bada, kargatzeko lekuetako edozeinetara joan behar duzu eta txartel hondatua eraman behar duzu.
B motako pertsonalizatua bada (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe) edo C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.
Txartela E (ahalmen urritasuna duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Txartel pertsonalizatuen kasuan, dokumentu hauek eraman behar dira:
- Txartel hondatua
- Nortasun agiriaren kopia
- Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)
Txartelak saldoa badu eta irakur badaiteke, unean bertan aldatuko da txartel berrira. Ezin bada irakurri, ordea, 10 egun igaro eta karga bat egin eta gero egingo da.
Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.
Zerikusia duten zerbitzuak
Zure txartela B motakoa (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe), C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat bada, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.
Txartela E (ahalmen urritasuna duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Dokumentu hauek eraman behar dira:
- Nortasun agiriaren kopia
- Koloretako argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa
- Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)
Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.
Zerikusia duten zerbitzuak
Zerikusia duten zerbitzuak
948 232300 / 948 351335 (Tele Taxi San Fermín / www.taxipamplona.com)
609 452191 Taxi Licencia 044
Zerikusia duten zerbitzuak
Ez, gai organikoak poltsa baten barnean sartuta bota behar dira.
Bai, edozein motatako poltsa erabil daiteke.
Gai organikoen gaikako bilketan lortu nahi da material hori garbi uztea, elementu desegokirik gabe, ondorengo tratamendua ez zailtzeko. Hori dela-eta, gai organikoak birziklatzean benetako interesa duten eta hondakin horiek bereizi eta botatzeko motibatuta dauden familiek baino ezin izango dute ireki edukiontzia.
Berria lortu ahal izango duzu gune hauetako batera joanda:
· Garbiguneak, bai finkoak eta bai mugikorrak ere (garbiguneen zerrenda)
· Herritarren arretarako ditugun bulegoak (Navas de Tolosa kalea, 29, behealdea, Iruñea)
· Iruñerriko Mankomunitatearen instalazioak (Arazuri, Gongora, Mendillorri…)
Bai, baina arrazoi justifikatua eduki beharko da horretarako: etxebizitzan pertsona desberdinak bizitzea une desberdinetan, familia nukleoan kide asko egotea…
Ez, aplikatu beharreko tarifak berberak dira, ibilgailu-mota eta -modeloa gorabehera.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bai, baldin eta taxia zerbitzuan badago eta libre (argi berdea duela piztuta) eta ez badago taxi-geraleku batetik gertu (25 metro baino gutxiago), beste taxi edo erabiltzaile batzuk zain daudela.
Zerikusia duten zerbitzuak
Zerbitzua hitzartzeagatiko gehigarria tarifen onarpenean jasota dago, eta justifikatuta dago zerbitzua erreserbatzeko beharrezkoa den kudeaketa eta azpiegituragatiko konpentsazioa eta hutsik lekualdatzeagatiko taxi-gidariari egin beharreko konpentsazioa dela-eta.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bai, taxi guztietan erabil daiteke txartela ordaintzeko.
Zerikusia duten zerbitzuak
Informazio hori Teletaxi San Fermín elkartearen webgunean edo IMren webguneko atal honetan kontsultatu ahal da.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bai, zehazki, “Pidetaxi” izeneko aplikazioa da, mugikorrerako, eta Android, IOS eta Blackberryrako dago eskuragarri.
Zerikusia duten zerbitzuak
Normalean, ibilgailuek 5 plaza dituzte eta, beraz, 4 erabiltzailek bidaiatu dezakete. Edonola ere, badira plaza gehiago dituzten ibilgailuak (6, 7, 8 eta bai 9 plaza ere), eta haietan bidaiari gehiago joan daitezke. Berariaz eska daitezke ibilgailu horiek, Teletaxi San Fermín elkartearen telefono-zenbakietara deituta (948 232300 / 948 351335).
Zerikusia duten zerbitzuak
Iruñerriko Mankomunitateak arautzen ditu tarifak, eta IMren webguneko atal honetan kontsultatu ahal dira.
Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta dauden ibilgailuak dira, adibidez: gurpildun aulkian ibiltzen diren pertsonekin zerbitzuak egiteko egokituta daude. Egun, Iruñerriko taxi-zerbitzuaren flotan ezaugarri horiek dituzten 25 ibilgailu daude.
Zure udalarekin harremanetan jarri behar duzu, eta hark adieraziko dizkizu txartel horren onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak.