ORAINDIK EZ BADUZU TXARTEL PERTSONALIZATURIK, honela eska dezakezu:
SAREAN BIDERATZEA
Sakatu “ORAIN BIDERATU” botoia, bete formularioa eta gehitu eskatzen diren dokumentuak.
Formularioan aukeratu duzunaren arabera, zazpi egunen buruan etxean jasoko duzu edo txartelak pertsonalizatzeko aukeratutako gunera joan ahal izango zara bila.
AURREZ AURRE BIDERATZEA
Nahiago baduzu aurrez aurre lortu, txartelak kargatzeko guneetako batera joan zaitezke edo txartelak pertsonalizatzeko guneetako batera.
KARGATZEKO GUNEETAN
Txartelak kargatzeko guneetako edozeinetan hauek utzi beharko dituzu:
Formularioa, beteta eta sinatuta (gunean bertan emango dizute).
Argazki eguneratua, koloretakoa eta NANaren argazkiko tamainakoa.
Familia ugariaren agiriaren edo txartelaren kopia, bi aldeetatik.
Nahiago izanez gero, dokumentu horiek postaz bidal ditzakezu, txartelak kargatzeko gunean bertan emango dizuten gutun-azal batean. Txartela etxean jasotzea edo txartelak pertsonalizatzeko aukeratzen duzun guneetako edozeinetan hartzea aukeratu dezakezu.
PERTSONALIZATZEKO GUNEETAN
Egunean bertan izapidetu dezakezu txartelak pertsonalizatzeko guneetako edozeinetan. Argazki eguneratua, koloretakoa eta NANaren argazkiko tamainakoa, eta familia ugariaren agiriaren kopia, bi aldeetatik, aurkeztu eta har ezazu egun berberean, establezimenduan bertan.
TXARTEL PERTSONALIZATU BAT BADUZU:
Galdu edo hondatu egiten bazaizu, txartelak pertsonalizatzeko guneetako batera joan beharko duzu eta dokumentu horiek berak eta, egokia bada, txartel hondatua eraman beharko dituzu.
Zure txartela iraungi egin bada, azken urtean erabili baduzu eta zure datuak beste administrazio batzuekin kontsultatzeko baimena eman baduzu, eskatu hemendik iraungitzea luzatzea. Ez baduzu horretarako baimenik eman, txartelak pertsonalizatzeko guneetako batera joan beharko duzu, eta beharrezkoak diren dokumentuak eta txartel iraungia eraman beharko dituzu.