AHAL DUZUN GUZTIETAN ERABILI GARRAIO PUBLIKOA
- Ibilgailu pribatuak baino gutxiago kutsatzen du. Hirian egiten diren lekualdatzeen artean aukerarik ekologikoena da garraio publikoa, aireratzen diren gasak askoz ere gutxiago baitira.
- Ibilgailu pribatuaren erabilera masiboak hiriak buxatzen ditu, eta zaratatsuago eta zikinago bihurtzen. Hori dela-eta, garraio publikoa aukera egokiena da hiriko mugikortasuna hobetzeko eta, neurri handi batean, auto ilarak saihesteko.
- Gainera garraio publikoa erabiltzea auto pribatua erabiltzea baino merkeagoa da. Kalkulatu automobilaren gastuak, mantentze gastuak, asegurua, aparkalekua eta erregaia.
- Denbora aurrezten duzu. Askotan, automobila erabiltzen dugunean denbora asko behar izaten dugu aparkalekua aurkitzeko saturatuta dauden inguruetan. Garraio publikoan bidaiatuta zailtasunik eta estresik gabe iristen zara nahi duzun tokira.
KONPARTITU IBILGAILU PRIBATUA
Ibilgailu pribatua erabili behar baduzu, saiatu beste pertsona batzuekin konpartitzen. Lanera, unibertsitatera edo bidaia batera joateko, Iruñeko Udalak “Partekatu autoa” proiektua jarri du martxan. Antzeko ibilbideak egiten dituzten erabiltzaileak harremanetan jartzen ditu. Proiektuaren gaineko argibide gehiago izateko, jo webgune honetara: pamplona.compartir.org